Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Olariaga eta Errekondo, liburuak sinatzen Bretxako Azokan F. I.
Baratzezaleentzako agenda argitaratu dute Errekondok eta Olariagak

Baratzezaleentzako agenda argitaratu dute Errekondok eta Olariagak

Ez da baratzera mugatzen; fruitugintza, lore baratzea eta basoa ere hartzen ditu aintzat

FELIX IBARGUTXI

Donostia

Jueves, 28 de septiembre 2017, 13:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Baratzeari buruzko hirugarren liburua plazaratu du Jakoba Errekondok: 'Landareak lantzen. Urte osoko gida-liburua'. Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den azaltzen du Usurbilgo paisajista eta agronomoak. Aurretik, 'Bizi baratzea' (laugarren ediziora ailegatu dena) eta 'Altza porru' zituen publikatuak.

Antton Olariaga marrazkilariaren laguntzarekin osatu du liburua. Honek ilustratu egin ditu orrialdeak, eta maketazio-lanak egin ditu baita ere. Argia aldizkaria izan da editore. Hamabi euroan dago salgai, bai Argiaren webgunean bai zenbait liburu-dendatan.

Donostiako Bretxako azokan aurkeztu dute emaitza Errekondok eta Olariagak, baserritarren salmahaien ondoan, trikiti-doinuek girotuta.

Agenda moduan dago egituratua liburua. Eta egutegia 2018. urtekoa da. Ez da baratzera mugatzen. Fruitugintza, lore-baratzea eta basoa ere hartzen ditu aintzat.

Gida-liburuaren lehen orrietan, urte sasoien azalpena, Euskal Herriko klima mapa eta urteko ilgora-ilbeheren eta ilberri-ilzaharren zikloen egutegia datoz. Ilargi zikloak bereizten ez dakienak hor du ikasteko aukera.

Handik aurrera agenda dator, hilabetez hilabete. Hasteko, Antton Olariagak hil bakoitzari egindako erretratu pertsonala ikusiko du irakurleak. Ondoren, epe horretan zer lan egin behar diren eta nola azaltzen du liburuak: bai baratzean, fruitugintzan, lorategian edo basoan.

Bukaera aldera beste atal hauek daude: 'Baratzea egiteko zortzi urrats', baratzerik ez dutenei zuzendua; zein landare zein landarerekin ongi edo gaizki moldatzen den taula; ongarriketari buruzko taula; eta tratamendu naturalak nola egin. Bukaera emateko, berriz, Euskal Herri osoan modu ekologikoan ekoizten edo eraldatzen duten laborarien zerrenda.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios