Baionan da 'Euskara Ibiltaria'

Erakusketako antolatzaileak, honen irekieran
Erakusketako antolatzaileak, honen irekieran

Urriaren 2ra arte egongo da zabalik Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren inguruko erakusketa, arreta berezia jartzen duena Ipar Euskal Herriko informazioan

DVDonostia

Euskaltzaindiak 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)' egitasmoa oinarritzat duen erakusketa inauguratu du gaur Baionako Euskal Museoan. Urriaren 2ra arte egongo da zabalik (10:00-18:30), egunero, doako sarrerarekin. Erakusketa berri honetan arreta berezia jarriko da Ipar Euskal Herriko grabazioetan emandako informazioan. Formetan berezitasunetan, berri-emaileetan, audioetan…

Erakusketa honen helburu nagusia erakustea da, euskal hizkuntzak tradizioz bizi izan den lurralde osoan nolako formak hartzen dituen (mapen eta irudien bidez). Orain arte ‘Euskara Ibiltaria’ren hiru edizio egin ditu Euskaltzaindiak, Beasainen, Portugaleten eta Bilbon.

Helburu nagusia euskarak lexikoan, izen-morfologian, aditz-morfologian edota sintaxian, lurralde osoan zehar hartzen dituen formak eta aldaketak erakustea da. Hala ere, badira beste helburu batzuk:

Atlas linguistiko bat zer den azaltzea eta erakustea, batetik. 80ko hamarkadan abian jarri zen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren historia gizarteratzea, bestetik. Euskararen hizkuntza atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutzera ematea ere bada asmoa, baita bizimodua, gizartea eta ohiturak ezagutzera ematea etnolinguistikaren ikuspuntutik, edo euskalki eta hizkeren alorrean euskarak duen aberastasuna ikastetxe, euskaltegi eta bestelako ikasle eta irakasleei ezagutzera ematea.

Erakusketa honetan honako material hauek aurkituko ditu bisitariak: EHHA egitasmoaren historia laburra (zazpi paneletan banaturiko testuak eta irudiak). Bariazioak erakusten dituzten mapak eta hauen interpretazioak, arreta berezia jarrita Iparraldeko grabazioetatik emandako informazioan (Iparraldeko formak, berezitasunak, berri-emaileak, audioak...), euskararen hizkuntza atlasa lantzeko erabilitako erantzun koadernoak, argazkiak, CDak... eta EHHAk argitaraturiko lanak. Zortzi liburuki gaur arte, Ohiko mintzamoldeen antologia, CDak...

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos