Badator aurtengo Trikitixa Maketa Lehiaketa

Iazko ilehiaketa irabazitakoak, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, bideoklipeko fotograma batean/
Iazko ilehiaketa irabazitakoak, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, bideoklipeko fotograma batean

25 urtetik beherako ikasle edo musikariei zuzendua dago eta taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo panderoa oinarri hartuta, bideoz aurkeztu behar dira proposamenak

DVDonostia

Badator aurtengo Trikitixa Maketa Lehiaketa, lehengo urteko harrera bikaina ikusita. 25 urtetik beherako ikasle edo musikariei zuzendua dago. Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo-eta panderoa oinarri hartuta, bideoz aurkeztu behar dira kanta-proposamenak.

Bideoak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira. Hamar kantu aukeratuak berriz maiatzaren 31ean argitaratuko dituzte antolatzaileek. Lehengo urtean bezala 10 horietan aukeratutako talde bati bideoklipa grabatzeko aukera emango zaio.

Parte hartu ahal izateko baldintzen artean daude 1993-tik aurrera jaiotakoa izatea, hau barne; talde bakoitzak nahi adina pieza aurkeztu ditzake, nahiz eta talde bakoitzeko pieza bat bakarra aukeratuko da diskoaren grabaketarako; abestiak letrarik balu erabiliko den hizkuntza euskara izango da; abestiak inon argitaratu gabea izan behar du; abestia grabatzeko edozein instrumentu erabili liteke, baina ezinbesteko baldintza izango da tartean trikitixa edo/eta panderoa agertzea; edozein talde formatutan sortutako piezak onartuko dira: bakarka, bikoteka, taldeka…

Abesti bakoitza bideoz grabatuta aurkeztu behar da, ahalik eta kalitate onenean eta taldeko partaide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla; ezin da base instrumental elektro-melodikorik erabili; estudioko grabaketa, bideoan aurkeztutako instrumentazioarekin eta agertzen diren pertsonekin soilik grabatuko da, bideoan aurkeztu bezala; estudiorako emandako denboraren barruan, nahi duenak, kantuari bigarren ahots bat gehitu ahalko dio, beti ere bideoan ageri diren instrumentu eta pertsonekin soilik.

Azkenik, abesti guztien erabilera Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eta kantuaren egilearen esku geratuko da eta masterraren jabetza Elkartearena da eta lizentziak egin beharko balira edo masterra saldu beharko balitz artistari jakinarazi beharko zaio eta lehendabizi berari eskainiko zaio.

Aurkezten diren talde guztietatik 10 aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat grabatuko da 2018ko ekainaren erditik aurrera. Hamar talde horietatik, bat aukeratuko da (Elkarteko zuzendaritzaren irizpideen arabera) eta bideoklipa grabatzeko aukera emango zaio. Ondoren webgunean egongo da ikusgai.

Bideoa trikitixa@trikitixa.eus helbidera bidali behar da 2018ko Maiatzaren 14a baino lehen. Emaitza maiatzaren 31an argitaratuko da www.trikitixa.eus webgunean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos