Azpeitiko Kulturaz kooperatiba, pozik orain arte egindako bidearekin

Fuel Fantango Azpeitiko San Agustinen./ALBERTO BELOKI
Fuel Fantango Azpeitiko San Agustinen. / ALBERTO BELOKI

Aurtengo egitaraua aurreratu du eta hilaren 23an Wim Mertens eta Kirmen Uribe batera ariko dira

Azpeitiko Kulturaz kooperatiba pozik agertu iaz egindako lanaz eta jadanik iragarri du aurtengo lehen seihilabeteko egitaraua. Laster, hil honen 23an Soreasu aretoan, Wim Mertens piano-jotzailea eta Kirmen Uribe idazlea ariko dira batera. Honek 'Mussche' liburuko atal batzuk irakurriko ditu eta belgikar musikariak pianoa joko. Lehen ere erakutsia dute jendaurrean elkarlan hau.

Gero, ondorengo hiletan, Aurora &The Betrayers, Vocal Sampling, Izaro, La M.O.D.A. eta Atom Rhumba pasako dira Azpeititik, besteak beste.

"Azpeitian kultur jarduerak hazten eta janzten jarraitzen du –adierazi du Kulturaz kooperatibak–. Batez ere, programatzaile huts izatetik, sortzaile eta bultzatzaile papera egiten duelako orain kooperatibak. 2017an landu genituen proiektuei esker, programazio eta ikus-entzule kopuruak gora egin zuten; 194 ekitaldi eta 44.000 ikus-entzule izan genituen iaz". Lehenengo urtean, 2012an, 15.946 ikusle izan ziren guztira, 2014an 29.303 eta 2016an 35.263. Euskarazko ekitaldiak sustatu dituzte batez ere. 194 ekitaldi horietatik %93,8a Euskal Herriko sortzaileenak izan dira eta %90,2a euskaraz izan da.

Arduradunek esan dutenez, "proiektuak eta programazioa uztartzea izan da azken urteetan hartutako norabidea, eta 2017an hamarretik gora proiektu egin ditugu. Sortzaileak eta zaleak protagonista dituzten proiektuak izan dira eta horrek ahalbidetu du proiektuetatik sortutako ekitaldiak programazioan txertatzea, eta beraz, ekitaldi kopurua handitzea eta baita ikus-entzule kopurua ere".

'Kultur fabrika' moduan hartzen du bere burua Kulturaz kooperatibak. Kultura modu integralean ulertu eta landu nahi du. Hala, proiektuak ari da euren jardunaren erdian jartzen eta hortik abiatuz gainontzeko guztia elikatzeko asmoa du. Filosofia hori aplikatuz, iaz Oholtzaberri jarri zuen abian, euskarazko antzerkia hauspotzeko proiektua. Baita ere Arkupehotsak, musikari berrientzako plaza, eta ikasleentzako . "Bertako trikitiaren ondarea balioan jarri, gorde eta transmititu asmoz, Trikigiro jarri genuen abian trikitilarien elkartearekin batera; eta, nola ez, kultur bonoak beste behin agortu egin zitzaizkigun", esan dute.

Gainera, kooperatibak 'Annapurna II 86' dokumentala berreskuratu zuen eta proiektua borobilduko duen dokumental berria egiten ari da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos