Azkeneko seikotea, azken txartelaren bila

Finalerako lasterketaren lehen etapa Baigorrin hasi zen, eta Tolosan amaituko da./ALBERTO ELOSEGI/XDZ
Finalerako lasterketaren lehen etapa Baigorrin hasi zen, eta Tolosan amaituko da. / ALBERTO ELOSEGI/XDZ

Larunbat honetan Tolosan jokatuko den final laurdena azkenekoa denez, bertan zehaztuko dira finalaurrekoak

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hurrengo etapara zuzenean igarotzeko aukera bat baino ez da gelditzen. Finalaurrekoetarako atea irekitzen duen azkeneko txartela larunbat honetan jarriko da jokoan, Tolosako Beotibar pilotalekuan, 2017ko Txapelketaren azken final laurdenekoan. Saioan puntu gehien lortzen duenak bermatua izango du plaza azaroaren 4an Maule-Lextarren egingo den finalaurrekoan kantatuko du, jada saio horretarako saikatuta dauden Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin.

Ion Zalduak gidatuko du saioa eta oholtzan ariko den seikotea honakoa da: Beñat Lizaso, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Jon Maia, Maddalen Arzallus eta Xabat Galletebeitia. Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurden hau antolatzeko Tolosako Udalaren eta Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearen laguntza izan du Bertsozale Elkarteak

Irabazleak, esan bezala, zuzenean egingo du bigarren faserako urratza. Gainerako bosten etorkizuna puntuen araberakoa izango da, aurreko final laurdenetan irabazle izan gabe aritu direnena bezala. Tolosakoa seigarren eta azken final laurdena izanik, bertan jakingo da nortzuk ariko diren finalaurrekoen lehen itzulian eta parte hartzaile bakoitzak non egingo duen bertsotan. Hala, osatuta geratuko dira Bastidako, Irungo, Maule-Lextarreko eta Durangoko saioak. Finalaurrekoetan sartuko dira txapelketara, bestalde, duela lau urte finalista izandako sei bertsolari: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Beotibar pilotalekuan izango da saioa, 17:00etatik aurrera. Saiorako sarrerak amaitu direnez, ez da egunean bertan lehiatilarik zabalduko. Aretora sartzeko ateak 16:00tan zabalduko dira.

Saioa, aurrekoak bezala, www.bertsoa.eus atarian jarraitu ahal izango da. biharamunean saioko bertsoaldien hautaketa zabala eskainiko da webgune horretan bertan, eta baita ETB1eko Hitzetik Hortzera saioan ere, 15:00etatik aurrera.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos