'Axpi' eta‘Mattin’ marrazkilariek ordezkatuko dute euskal komikia Bruselan

Artxiboko argazkian, Iñaki Martiarena, 'Mattin'.
Artxiboko argazkian, Iñaki Martiarena, 'Mattin'. / S. UTRERA

Euskal komikigintza laugarren aldiz egongo da ordezkatuta irailaren 1etik 3ra ospatuko den 'Fête de la BD' jaialdian

Euskal komikigintza laugarren aldiz egongo da ordezkatuta irailaren 1etik 3ra ospatuko den 'Fête de la BD' Bruselako komiki Jaialdian. Europako topagune garrantzitsuenetakoa da Belgikako hiriburuan egiten dena. Euskadiko Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin eta EUNIC, Europako kultura institutu nazionalen sarearekin lankidetzan antolatu da parte hartzea; Etxepare Euskal Institutua 2015. urtetik da sare horren partaide.

Nazioarteko pabilioian, EUNIC sareko kide diren beste hainbat herrialderekin batera (Estonia, Errumania, Hungaria, Portugal, Polonia) egongo dira kokatuta euskal komikiak, eta bertaratzen direnek Euskal Herrian euskaraz zein gaztelaniaz ekoiztutako lanak aurkituko dituzte Euskadi-Basque Country / Etxepare Basque Institute izenpean.

Aurten Ainara Azpiazu 'Axpi' eta Iñaki Martiarena 'Mattin' marrazkilariek parte hartuko dute jaialdian. Irailaren 2an 'Axpik' haurrentzako tailerra eskainiko du marrazketaren oinarrizko kontzeptuen inguruan eta hilaren 3an, 'Mattinek' sorkuntza tailerra emango du, hau ere haurrei zuzendutakoa. Era berean, sektoreko editoreek, profesionalek eta publikoak orokorrean euskal komikigintza hobeto ezagutzeko aukera izango dute hainbat argitaletxek argitaratutako lanak eskuragai egongo baitira, Harriet, Astiberri, Norma, Txalaparta eta Elkar argitaletxeenak, besteak beste.

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Bruselako kide denetik kultura aniztasuna sustatzeko lanean aritu da Euskadiko Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin batera, eta nazioarteko zenbait proiektutan parte hartu du, hala nola, Bruselako Komiki Jaialdian eta irailaren 26an hasi eta Harkaitz Cano gonbidatu gisa izango duen Transpoesie poesia jaialdian.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos