Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Arrula itzultzaile eta idazlea, Nothomb-en eleberriarekin Durangon A. I.
«Autofikzioak justifikatu beharretik libratzen du idazlea»

«Autofikzioak justifikatu beharretik libratzen du idazlea»

Amélie Nothomb idazle frankofonoaren 'Hodien metafisika' itzuli du euskarara Garazi Arrulak, Igela argitaletxearekin elkarlanean

amalia ibargutxi

Durango

Viernes, 8 de diciembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasle eguna izanik, gazte andana elkartu zen atzo Landako gunean, eta eguraldi onak lagunduta, beste asko izan ziren Durangora gerturatzea ere erabaki zutenak. Ahotsenea guneko giroa ere halakoa izan zen. Bertan, besteak beste, Garazi Arrula izan zen, Igela argitaletxearekin elkarlanean argitaratu berri duen Amélie Nothomb idazle frankofonoaren 'Hodien metafisika' eleberriaren euskarazko itzulpena aurkezten. Nothomb-en 'Durduzaz eta dardaraz' eta 'Katilinarenak' tituluak ere jasotzen ditu Igela-ko katalogoak.

"Hasieran, ez zegoen deus. Eta deus hori ez zen ez hutsa, ez nahas-mahasa: aski zuen bere buruarekin. Eta Jainkoak hori ona zela ikusi zuen". Horrela hasten da eleberria, eta horrela hasi zuten ere bai aurkezpena. Zer du, baina, mamian? "Bere bizitzako lehen hiru urteak kontatzen ditu idazleak, Japonian igaro zituenak", azaldu zuen Arrulak. Autofikziozko nobela da 'Hodien metafisika', Nothomb-en eleberri gehienen antzera. Etiketa "malgua" deritzo Arrulak honi, distantzia handiagoarekin bizitakoak kontatzea ahalbidetzen duena, "justifikatu beharretik libratzen du idazlea".

Hamaika hizkuntzetara itzuli dute Nothomb-en obra. Horregatik, autore unibertsalen zerrendan ate joka dabil. Hala ere, Arrulak ez du uste edozeini gustatu ahal zaionik 'Hodien metafisika'. "Edo gustuko duzu, edo ez. Bere arau propioak dituen idazle horietakoa da hau, eta irakurleak onartu behar ditu. Paktu bat gertatu behar da, irakurleak erabaki behar du sinetsiko duela Nothomb-en egia, horixe baita kontatzen duena".

Uste du, bestalde, "identifikagarria" dela istorioa, idazleak sortzen duen giroa edo tonua bera baita eleberri eleberri desberdinetan "nahiz eta gaiak ez diren errepikatzen". "Bi urte lozorroan, egoera estatikoan igaro dituen norbaiten ingurukoa da hau, eta heriotzaz ere asko hitz egiten du, Japonian haurrek izaten duten estatus dibinotik ateraz berauek".

Nobela motzak izaten dira Nothomb-enak, "sakonak, baina ez astunak. Ez da tematzen sufrimenduan, komikotasunetik hitz egiten du. Zinikoa da eta irriñoa sortzea bilatzen du ia".

Arrulari gustatuko litzaioke bere beste lanen batean buru belarri sartzea, adibidez idazlea ezagun bilakatu zuen 'Hygiène de l'assassin'. "Pixka bat gainezka egin zidan azkenerako Nothomb-ek, baina bueltatuko nintzateke bere mundura, dudarik gabe".

Bihar, larunbatez, ipuin-bilduma propioa aurkeztuko du Ahotsenean Arrulak, Iratxe Retolazaren laguntzaz, 'Gu orduko hauek' izenekoa. "Istorio autonomoak dira, baina pertsonen arteko inkomunikazioa edo isolamenduaren ingurukoak dira denak".

Autoekoizpenaren azoka

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios