Aurtengo 20 hitz berriak ezagutzen dituzu?

Komunikabideetatik eta sare sozialetatik jasotako hitzak dira zerrenda osatzen dutenak/ImageLibrary
Komunikabideetatik eta sare sozialetatik jasotako hitzak dira zerrenda osatzen dutenak / ImageLibrary

Besteak beste, Donald Trumpek eta Kataluniako auziak utzi dituzte zerrendara gehitzeko hitz berriak

2017an mintzagai izan diren 20 hitz berri hautatu ditu UZEIk. Horien artean, lehendik ezagunak izan arren aurten protagonismo nabarmena izan duten kontzeptu batzuk ere jaso ditu zerrenda horrek.

Nolabait gaurkotasunarekin lotutako hitzak dira, hortaz. Besteak beste, Donald Trumpekin lotura zuzena duen hitz bat edo beste agertzen da zerrendan, baita Kataluniako gertakari politikoen inguruan inoiz baino gehiago erabili diren beste batzuk ere.

Komunikabideetatik eta sare sozialetatik jasotako hitzak dira zerrenda osatzen dutenak. Hiztegiak, zuzentzaile automatikoak eta bestelako baliabideak eguneratzeko eta osatzeko erabiliko dira hitzok.

Sare sozialetan hizpide izaten diren hitzen jarraipena egiten ere ahalegintzen da UZEI, jakina. Horren adibide dira, aurtengo hitz-sortan jasotako hitz berriak; batzuk, «arzalpen» bezala (mansplaining-en ordaina), erabiltzaileek beraiek proposatutakoak.

Lexikoaren garrantzia

Kronologikoki antolatutako Zerrenda, guztira, 20 hitz edo kontzeptuk osatzen dute, urtean zehar jaso diren hurrenkera berean jarri dituztenak, alegia, kronologikoki antolatuak.

Hautapenak zorrotza edo exhaustiboa izateko asmorik ez duela jakinarazi dute arduradunek, bere helburua "urtean zehar ikusitako eta entzundako hainbat albiste eta gertakari oroitzen laguntzeko eta, gehienez ere, lexikoak eguneroko jardunean duen garrantzia gogora ekartzeko.

Zerrenda osoa hemen irakur daiteke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos