Aurten ere antolatu dira bisitak Munoandira

Artxiboko argazkian, gazte bat lanean Muniandiko aztarnategian.
Artxiboko argazkian, gazte bat lanean Muniandiko aztarnategian. / SUDUPE

Larunbat honetan egin da aurrenekoa, eta beste bat egingo da gaur zortzi, hilaren 29an

Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek hamar urtetik gora daramatzate kanpainaz kanpaina Azpeitia eta Azkoitia arteko Munoandi mendian aurkitutako herrixka gotortuak gordetzen dituen sekretuak azaleratzen.

2003 urteaz geroztik Sailkatutako Kultura Ondasunei dagokien babesa du Burdin Aroko herrixkak. Balio handia du, alegia, garai horretako sei gune baino ez baitira aurkitu Gipuzkoan (Buruntza, Basagain, Iruntxur, Murugain, Murumendi eta Muru), Anoetako Basagain eta Munoandi direlarik sistematikoko aztertuak izaten ari direnak. Kanpaina horiei esker, gero eta hobeto ezagutzen ari gara ezagutzen azken urteotara arte nahiko ahaztua zegoen garaiko Gipuzkoa. Zorionez, harresiz inguraturiko herrixka haien aztarnak egoera nahiko onean heldu zaizkigu.

Herritarrek bertatik bertara ikus dezaten arkeologoak egiten ari diren lana, aurten ere bisita gidatuak antolatu dira Munoandira. Aurrenekoa larunbat honetan egitekoa da, eta bigarren aukera bat ere izango da datorren larunbatean, uztailaren 29an. Hitzordua 11:00etan izango da Azkoitiko Urola Lanbide Ikastolaren aparkalekuan. Handik aterako da taldea oinez Munoaundira (25-30 minutu). Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo zaio bisitan datorrenari. Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat jarriko da Munoaundira igotzeko. Mendiko botak eramatea gomendatzen da (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura. Ibilbidea, bestela, erraza da. Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos