«Aurrerapausoa izan da euskal zinemarentzat»

Josemi Beltran, zinemaldiko egunetan, konpainia beldurgarrian. / JOSE USOZ

Josemi Beltran Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak datorren urteko edizioan du dagoeneko gogoa, baina aurtengo edizioak utzi duen zapore gozoa du oraindik ezpainetan

Asteburuaren atariraino luzatu da urriaren 28an hasi zen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Bihotza Donostiako Parte Zahalrreko Antzoki Zaharrean duen zinemaldi honek, aurreko edizioetan bezala, urteko genero-film onenak, erakusketak eta bestelako jarduerak proposatu dizkie ohiko harrera bikaina egin dioten eta, beti bezala, ikuskizunaren zati bilakatu diren zaleei.

Aurten, baina, izan da berrikuntzarik, eta horietako zenbaitek euskararen presentziarekin izan dute zerikusia. Besteak beste, euskarazko film bat, eta ez nolanahikoa, saritu du publikoak, Paul Urkijok zuzendutako 'Errementari' pelikukal. "Aurrerapausoa izan da euskal zinemarentzat" dio, besteak beste, dagoeneko buruan datorren urteko edizioa daukan Josemi Beltran zuzendariak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos