Borrar
Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde.

'Nomofobikak' euskarazko webseriea, Bilbao Seriesland jaialdian

Basque Screenings sailean lehenengo atala eman ostean, azaroaren 2tik aurrera serie osoa ikusi ahal izango da interneten

Martes, 24 de octubre 2017, 15:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabetetako lanaren ondoren, 'Nomofobikak' webseriea asteazken honetan, urriak 25, estreinatuko da, serie digitalak aurkezten dituen Bilbao Seriesland jaialdian. Nomofobikaken lehengo atala emango dute bertan, Basque screenings sailean.

Estrenaldia eta gero, azaroaren 2an hasita, seriea www.nomofobikak.eus webgunean ikusi ahal izango da; nahiz eta atalak Youtube kanalean eta sare sozialetan ere zabalduko diren.

Azken bi urteetan Euskal Herrian plazaz plaza ibili den antzezlanetik sortutako fruitua da 'Nomofobikak', antzezlanaren arrakastak animatuta egin baitute webseriea. Lehen denboraldiko sei ataletan, beti ere umorea lagun eta surrealismo ukitua galdu gabe, mugikorrera kateatuta dauden bi emakumeren gertaerak kontatzen dira, beren adikzioa gainditzeko-edo terapia esperimental batean parte hartuko dutenak biak.

Seriearen protagonistak Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide dira; halaber, ekoizpen exekutiboaren arduradunak, eta sortzaile taldeko partaide Pedro Fuentes eta Joserra Camachorekin batera. Baina Amaia eta Olatz aktoreez gain, ikus-entzunezkoetan eta oholtzan ezagunak diren hainbat eta hainbat aktore ere agertzen dira webseriean, hala nola Asier Hernandez, Dorleta Urretabizkaia, Asier Oruesagasti, Eriz Alberdi, Telmo Irureta, Iñigo Aranburu, Ainara Ortega, Paco Sagarzazu , Ramon Agirre, Klara Badiola edota Yogurinha Borova.

Webserie honen ardatz nagusien artean Xabier Perurena, kamera eta editore gisa lan egiten eta Harrix Film, bere ekoiztetxearekin laguntzen. Grafismoarekin Iurre Aranburu. Estilismoarekin Beatriz Apaindegia egon da, Anartz Beobide soinuarekin eta Pascal Gaigne musikarekin. "Haien lana ezinbestekoa izan da 'Nomofobikak' webserieak aurre egiteko", diote sustatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios