Askoz ere hobeto konpontzen dira gauzak 'Borobilean'
Pailazoek 30. urtea abiatu duten honetan, ikuskizun berriaren oinarri ere baden 12 abesti eta 12 ipuin jasotzen dituen bilduma aurkeztu dute
Tolosako Bonberenea Gaztetxean aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aste honetan plazaratu berri duten azken proiektua: 'Borobilean', pailazoen eta gaztetxearen arteko lotura sendoa berretsiz. Aurre-estreinaldirako ere baliatu zuten aurkezpenean Karlos Osinaga musikaria, Uxue Alberdi idazlea (Borobilean ipuin bildumaren eta plaza ipuinaren egilea), Julen Tokero ipuinen marrazkilaria eta Antxiñe Mendizabal ELKAReko editorea izan zituzten lagun Pirritx, Porrotx eta Marimototsek.
Ohi bezala, osagai ugari bildu dituzte pailazoek euren azken proposamenan: Bonberenean grabatutako disko-liburua, ipuinak eta asteburu honetan luzea aurreikusten den ibilbidea Eibarren abiatu duen ikuskizuna. Bete-beterik daukate agenda, eta hiriburuetako datak ere itxita daude: azaroaren 26an izango dira Gasteizko Buesa Arenan, 29an Iruñeko Baluarten, abenduaren 28an Biboko Euskaldunan eta urtarrilaren 3an Donostiako Kursaalen. Iparraldeko hitzordu nagusia Azkainen izango da, urtarrilaren 7an.
Askoren arteko lana
Proiektu berria aurkezteko zabaldu duten oharrean irakur daitekeenez, "30. urtea abiatu dugu pailazook aurtengoan. Ez da urteurren makala. Bidean, urteak betez eta abenturak biziz, lagun asko ezagutu ditugu, eta haiekin tristurak, pozak, haserreak, proiektuak eta ametsak partekatu ditugu. Tolosako Bonberenea Gaztetxeak ere hogei bete ditu, pausoz pauso, autogestioa landuz, kulturaren 'su txikiak' piztuz. Urteotan guztiotan bidaide izan gara pailazoak eta gazteak. Gure aurrean izan genituen haur haiek, gero gazte bihurtuak, eredu izan dira pailazoontzat. Gazte horien haur begietatik begira sortu ditugu kantuok. Borobilean eseri gara gaztetxeko suaren bueltan, elkarren pozak, minak, beharrak, grinak, ideiak, iritziak… ikusiz garretan. Su horretatik piztu ditugu ekimen eta sormen lanak guztion artean".
Proiektuari izena ematen dion abestiak 'borobilaren' espiritua aldarrikatzen du, gogoratuz kasketa, haserre eta gainerako egonezinak sortzen direnean, gauzak konpontzeko ez dagoela borobilean eseri edo borobilean dantzatu bezalakorik... Abestiak osatzeko eta grabatzeko askoren laguntza izan dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Beraienak dira abestien hitz gehienak eta ahots nagusiak, baina abestien sormen taldeko kide izan dituzte Ane Labaka eta Unai Muñoa bertsolariak. 'Motxilak gora' abestiaren hitzak, berriz, Miren Amurizarenak dira, eta Motxilaren Umeen ahotsak entzun daitezke bertan. Tolosako Piromano Txikiek ere jarri dute ahotsa zenbait ipuin eta abestitan. Musikari dagokionez, Karlos Osinaga eta Joseba Ponce arduratu dira grabaketaz, nahasketaz, programazioaz eta zenbait tresna jotzeaz. Taldeko kide izan dira, halaber, Mikel Zelaia, Ander Altuna, Jon Urbizu, Gorka Sesma, Jonbe Martinez, Joseba Aseginolaza eta Jonan Ordorika.
Temas
EuskeraLo + leído
Top 50
- 1
Una veintena de veleros de la regata 'La Victoire' darán brillo al Festival Marítimo de Pasaia
- 2
Prohibidas las fotografías aburridas
- 3
Xabier Agote, presidente de Albaola: «En el Festival Marítimo de Pasaia se van a ver algunos de los mejores barcos históricos del mundo»
- 4
'Food Coop' indaga en la organización de un supermercado participativo
- 5
'Jakinduriek mundua erreko dau'
- 1
'La Manada' se libra de la condena por violación
- 2
«El avión está aparentemente normal y podemos intentar el vuelo, pero no podemos obligar a nadie a permanecer dentro»
- 3
'La Manada' estuvo implicada en un robo en San Sebastián
- 4
«Seguro que desde el cielo cuidarás de Aitana y David junto a tu madre. Nosotros desde aquí te ayudaremos»
- 5
El Atlético de Madrid, el mejor colocado para fichar a Yuri si sale del PSG