Artxibo bateratua izango du behingoz Euskadiko Filmategiak

Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an egindako 'Ama Lur' filma dago funtsen artean.
Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukertek 1968an egindako 'Ama Lur' filma dago funtsen artean. / USOZ

Tabakaleran bilduko dira une honetan Irun, Oñati eta Donostian sakabanatuta dauden funtsak

1978 urtean sortu zenez geroztik, Euskal Herriko ikus-entzunezkoaren ondarea zaintzea izan da Euskadiko Filmategiaren egiteko nagusietako bat. Berau da, hain zuzen, euskal artxibo zinematografiko bakarra, eta jardunean daramatzan urteetan kultur ondarea aberatsa bildu du.

Ondare hori, baina, sakabanatuta dago Donostian, Oñatin eta Irunen. Luze gabe, Euskadiko Filmategiaren funts filmikoak barreiatuta egoteari utzi eta Tabakalerako 0 solairuan eraikitako 845 metro koadroko gunean bilduko dira. Zehazki, Euskadiko Filmategiak 35mm.-ko 5.000 kopia inguru, eta beste hainbat euskarritan dauden (DCP, 16mm., 9,5mm., 8mm., etab.) beste 5.500 kopia inguru eramango ditu artxibo berrira, beste hainbat material bideografikoz gain. Halaber, Filmategiaren funts bibliografikoak ikertzaileentzat eskuragarri izango dira Tabakalerako egoitzan.

Filmategiak azaldu duenez, "operazio hau, erakundearentzat aurrerapauso historikoa izango da, lehenengoz artxibo batasuna lortuko duelako". Horretarako, baina, batasuna gauzatu egin behar da, funtsak tokiz aldatu eta egoitza berrira egokitu. Lan horiek guztiak bidean dira, joan den astean egin zen Euskadiko Filmategiaren Patronatuko bileran onartu baitziren Filmategiaren artxiboa antolatzeko beharrezkoak diren ekipamendu guztien eta altzarien produkziorako, horniketarako, instalaziorako eta martxan jartzeko baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoak.

Datozen egunetan argitaratuko da iragarkia Gipuzkoakoa Aldizkari Ofizialean. Lehiaketarako gehienezko prezioa 206.677,60 €-tan (BEZa kanpo) finkatu da.oa Aldizkari Ofizialean. Lehiaketarako gehienezko prezioa 206.677,60 €-tan (BEZa kanpo) finkatu da. "Artxibo batasun hau 2017an lortuko da Filmategia diruz sostengatzen duen Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker", gogoratu du Filmategiak ohar baten bidez.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos