Borrar
'Arditutakoak', benetako 'marmitako western'-a

'Arditutakoak', benetako 'marmitako western'-a

Mikel Begoña eta Adurrek egindako komiki-istorioa plazaratu du 'Bertsolari' aldizkariak

Sábado, 25 de noviembre 2017, 12:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Bertsolari' aldizkariak 'Arditutakoak’ komiki-istorioa plazaratu du, Ameriketako euskal artzainei buruzkoa. Gidoia Mikel Begoñak egin du. Marrazkiak, berriz, aldizkari honen ohiko kolaboratzaile batek, Adur Larreak.

Mikel Begoña (Bilbo, 1964) Historian lizentziatua da eta liburuzain lan egiten du. 2007an 'Berunezko itsasoa/Mar de Plomo' argitaratu zuen, Matxitxakoko itsas borrokaz.

Adur Larrea (Bilbo, 1982) berriz, Arte Ederretako ikasketak bukatu zituen ezkeroztik marrazkilari dabil. Orain bi urte Gabriel Arestiri buruzko biografia publikatu zuen, Erroa argitaletxearen bitartez, eta hainbat euskal hedabiderekin ari da kolaboratzen.

Egileek 'marmitako western' gisa aurkezten duten lanak komiktrailerra ere badu aldizkariaren YouTubeko kanalean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios