Anne Etchegoyen, Zugarramurdiko kobazuloetan larunbat honetan

Anne Etchegoyen Donejakue Bidean, 2015eko argazkian.

'Euskal Herritik Santiagora' ikuskizunean, bere azken diskoan parte hartu duten lagunekin batera ariko da

Larunbat honetan, urriak 7, Anne Etchegoyenek kontzertua eskainiko du Zugarramurdiko kobazuloetan, 20:00etan, 'Compostelle, du Pays Basque à Saint Jacques' diskoan berarekin parte hartu duten lagunekin batera.

EiTBren eskutik antolatutako 'Euskal Herritik Santiagora' ikuskizunean, diskoan dauden 'Bake mina' eta 'Loretxoa' abestiekin batera, euskal kanta ezagunak kantatuko ditu: 'Txoria txori/Hegoak', 'Xalbadorren heriotzean', 'Eperra', 'Airetun txikitun' eta abar.

Anne Etchegoyenekin batera, Biotz Alai abesbatza, Paz de Ziganda Ikastolako haurren abesbatza, Aukeran dantza konpainia, txalapartariak eta beste zenbait gonbidatu berezi arituko dira bertan.

Jaialdira joateko txartelak 15 euroan eskura daitezke Nafarroako Rural Kutxaren online salmentarako plataforman (www.entradascajarural.com) eta Zugarramurdiko kobazuloetan.

Anne Etchegoyenek Urrezko Diskoa eskuratu du, eta 'Les voix basques' diskoaren 85.000 ale saldu ditu Frantzia osoan. Han, gehien saldu diren hamar diskoetako bat da jada, eta Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestiaren bere bertsioak 1.600.000 bisita baino gehiago izan ditu Youtuben.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos