Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Amattoren uzta' ipuinaren 'app'-a sortu dute

'Amattoren uzta' ipuinaren 'app'-a sortu dute

Patxi Zubizarretak liburuko testua gaurkotu eta Maite Gurrutxagak ilustratu zuen. Transmedia ipuina eskuragarri dago Apple store eta Google play-n

Miércoles, 20 de junio 2018, 15:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Amattoren Uzta' 1934an argitaratu zen lehen aldiz. Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak oinarri hartuta sortu zuen liburua, geroago Baionan Gure herria aldizkariaren gehigarrian argitaratu zena. Gero, Galtzagorri Elkarteko Klik-Klasikoak proiektuaren baitan, Patxi Zubizarretak gaurkotu eta egokitu zituen eta Maite Gurrutxagak ilustratu. Orain transmedia ipuin bilakatu du Galtzagorri Elkarteak, eta eskuragarri dago Apple store eta Google play-n.

Gauzak horrela, Zubizarreta izan da gidoigilea, Maite Gurrutxaga ilustratzailea, Joserra Senperen musika egin duena, eta Oreka Interactive enpresak egin du garapen informatiko osoa.

Ipuin tradizionaletan oinarritutako transmedia kontakizunak eta jolasak sortu dituzte «euskarazko haur eta gazte literatura ardatz eta oinarri» izanda. Abentura grafikoa sortu dugu 'Hartz-kumeren istorioa'-rekin; 360 graduko esperientzia 'Gameluaren istorioa'-rekin eta ipuin interaktiboa 'Arttoren istorioa'-n oinarrituta. Guztia gainera berariaz sortutako musikaz lagundurik.

Irakurketa kluba ere bai

App berriari lotuta, irakurketa kluba antolatu du Galtzagorrik udararako. Uztailaren 10, 11 eta 12an, goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ak arteegingo dute Orona Fundazioaren eraikinean (Hernaniko Galarretan).

'Amattoren Uzta App' izango dute oinarri, baita app horrek abiapuntu duen liburua ere. Patxi Zubizarreta idazlea, Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Oreka Interactive S.L. enpresako kideak han izango dira saioak dinamizatzen.

Euskarri ezberdinetan oinarritutako irakurketa klub honetan, gehienez ere, 8 eta 12 urte bitarteko 15 haurrek parte hartu dezakete. Klubaren matrikula prezioa, 60 eurokoa da, haur bakoitzeko eta izen ematea zabalik dago ekainaren 22ra arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios