Amancio Pradak Debara dakar honezkero klasiko bilakatu den 'Cántico espiritual' musikatua

Amancio Prada, artxiboko argazkian.
Amancio Prada, artxiboko argazkian. / EFE

San Juan de la Cruzen poemen egokitzapenak 40 urte bete dituen honetan, Caritasen aldeko kontzertua eskainiko du irailaren 9an Santa Maria Eliz Parrokian

M. I.

Gipuzkako eliza ederrenetako batean, honezkero klasiko bilakatutako harribitxi musikala: irailaren 9an, Amancio Pradak 'Cántico espiritual' interpretatuko du Debako Santa Maria Eliz Parrokian, San Juan de la Cruz XVI. mendeko poeta mistikoaren lanaren egokitzapen musikatuak 40 urte betetzen dituen honetan.

Hain zuzen ere, 1977an argitaratu zen aurreneko aldiz diskoan Amancio Pradaren (Desesas, Leon, 1949) 'Cántico espiritual' ezaguna. Beste zenbait poetaren lanak ere musikatu dituen Pradak San Juan de la Cruzen poema nagusitzat jo daitekeenarekin egindakoa erreferentziazko lan bilakatu da honezkero, lan klasikoa, eta formatu desberdinetan interpretatu du beraxek mundu zabalean.

Debara helburu bikain baten bultzatuta iritsiko da irailaren 9an. Izan ere, Debako Caritasek martxan dituen hainbat ekintzetan lagundu asmoz antolatu da kontzertua. Kontzertu solidarioa da, hortaz, eta 'Cántico de San Juan de la Cruz'-en 40. urteurreuna ospatzeko egiten ari den biraren barruan kokatzen da. Kantautoreak 300 agertoki baino gehiagotan eskaini duen kontzertua da, eta Debakoa ere handienen mailan egongo da.

Sarrerak hemen eta Debako Turismo Bulegoan eros daitezke. 10-25 euro bitartekoak dira, eta lortutako dirua Caritasentzako izango da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos