Borrar
Goikoetxea eta Griffin, Azokako mahaian F. I.
Alboka taldeak beste disko batekin ospatu du 23. urtea

Alboka taldeak beste disko batekin ospatu du 23. urtea

Griffin eta Goikoetxeak kantari eta letragile gazteak erakarri dituzte: Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin...

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 10 de diciembre 2017, 12:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orain dela hamahiru urte, 2004an, atera zuen Alboka folk taldeak azken diskoa, ‘Lau anaiak’ izenekoa. Handik aurrera, taldea lozorroan gelditu zen, Joxan Goikoetxea beste proiektu batzuetan hasi zen eta Alan Griffin ere bai. Baina errautsak ez zeuden erabat itzalita, era garrak bizitu egin dira. Kalean da disko berria, ‘Lurra, ur, haize’. Hona hemen Alan Griffinen azalpena: «Joxan eta biok adiskide handiak gara, noiznahi biltzen gara Hernanin eta, behin gaueko 12ak ezkero, beti ateratzen kontua: beste disko bat egin beharko genukeela. Orain posible izan da, ni Aintzina taldearekin nebilen eta Joxean hainbat proiektutan batzuekin eta besteekin, baina azkenean animatu gara, eta gainera berak diskoetxea daukanez astiro eta lasai egin ahal izan dugu grabazio-lana».

Une honetan Alboka izango da, seguru asko, folk-talderik beteranoena. 1994an sortu zuten Joxan Goikoetxeak (soinua, trikitia), Txomin Artolak (gitarra), Josean Martin Zarkok (bouzoukia) eta Irlandatik hona etorri eta euskal musikarekin maitemindutako Alan Griffinek (alboka, flauta…). Hasierako asmoa zen musika guztiz instrumentala egitea eta urte hartan bertan lehenbiziko diskoa atera zuten: ‘Alboka’. Segituan egin zituzten lehen birak, Italian, Estatu Batuetan eta beste zenbait tokitan.

Amets Arzallusen bertsoek Hernanin 1936ko gerran fusilatutakoez dihardute

«Hain zuzen garai honetan, abenduaren 6an duela 23 urte, aurkeztu genuen ‘Alboka’ diskoa -dio Goikoetxeak-. Ikusi genuen hemen ez zegoela musika instrumentalerako joera handirik, eta hor bagenuela guretzako moduko alor bat. Orduan musika instrumentala, Oskorri eta Benito Lertxundiren kantaldietako tarte txiki batean baino ez zen aditzen. Hor zeuden Azkue eta Aita Donostiak bildutako doinu zaharrak norbaitek noiz joko zain. Halaxe hasi ginen. Gure tresnei beste batzuk gehitu genizkien, Irlandakoak eta mundu zeltakoak».

Beraz, talde instrumental gisa jaio zen Alboka, nahiz barruan Txomin Artola bezalako gitarrajole eta kantari bat zegoen. Hala ere, laster erabat aldatu ziren gauzak. Bigarren diskoa 1997an atera zuten eta han jadanik bazeuden kanta batzuk.

Xabi Payaren bertsoentzat Murtziako troveroen doinu bat moldatu du Goikoetxeak

Orain plazaratu den diskoak folklore tradizionaleko alde batzuk erakusten ditu. Lau musikarik osa-tzen dute orain taldea: Alan Griffinek, (albokak, flautak, boa, klarinetea…), Joxan Goikoetxeak (akordeoia, pianoa, sintetizadoreak, programazioak…), Juanjo Otxandorenak (bouzoukia)eta Xabi San Sebastianek (ahotsa). Badaude musikari gonbidatu franko, hala nola Fiachra Mac Gabhan (bouzoukia), Peter Maund (târ), Juan Arriola (biolina) eta Arkaitz Miner (biolina). Tartean badaude sei pieza kantatuak, eta Xabi San Sebastianen ahotsaz gain gonbidatu hauenak entzun daitezke: Amets Arzallus, Alex Sardui, Petti, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Eñaut Agirre, Landarbaso abesbatza, Iosune Marin eta Ainhoa Larrañaga. «Alex Sardui eta Eñaut Elorrieta ekarri ditugu folkaren alorrera, badugu meritu pixka bat, sekula jardun gabeak ziren eta», dio Goikoetxeak irribarretsu.

Bada Aita Donostiak Buenos Airesen -hara egindako bidaia bakarrean- jasotako kanta zuberotar bat. Baina kanta-letra gehienak oso bestelakoak dira, gaur-gaurkoak. Hor dugu, adibidez, Amets Arzallusen bertso batzuk, kantatu zituenak Hernanin, 1936ko gerran bertan fusilatutakoen omenez. Diskoari izenburua ematen dion kantak (‘Lurra, ur, haize’) historia bitxia du: jatorrizko hitzak Ron Kavanarenak dira, eta gizon honek halako adiskidetze bat proposatzen du Irlandako errepublikazale eta unionisten artean. Alan Griffinek Harkaitz Canori pasa zion testua eta honek bertsio berri bat prestatu du.

Beste kanta batean, ‘Beira finezko danborra’ delakoan, Xabi Payaren bertso batzuk ditugu, Donostiako kultur hiriburutzari buruzkoak. Badute interesik, noski, kontuan izanda bertsolaria kultur hiriburutzaren arduradunetako bat izan zela. Pieza honen beste bitxitasun bat: bertan, Murtziako troveroen doinu bat moldatu du Joxan Goikoetxeak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios