Ahozkotasunaren inguruan hitz egiteko ordua

Xabier Payaren hitzaldiak hasiko du Baionako Euskal Museoko ahozkotasunaren inguruko jardunaldi-agenda/Arizmendi
Xabier Payaren hitzaldiak hasiko du Baionako Euskal Museoko ahozkotasunaren inguruko jardunaldi-agenda / Arizmendi

Baionako Euskal Museoan izango dira hitzaldiak, ahozkotasunaren transmisio eta balorizazio kultura norabideak proposatuz, ekaina bitartean

DV

Zortzi hitzorduz osatutako ahozkotasunaren inguruko mintegiak antolatzen du, dohainik eta denei irekia, Baionako Euskal Museoak. Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak, Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta EHESS (Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola) eskolak sortu zuten iaz ekimena, aurten ere, ekaina bitartean, martxan izango dena.

Ahozko ondarea eta ondare immateriala 'Ethnopôle basque-Euskal Etnopoloa'-ren ikerketa eta ekintza gaietako bat da, 1996an sortu zuena Etnologiako Ikerketen eta Baliabideen Gune Nazionalak, Kultura ministeritzak ondare immaterialaren inguruko ikerketa aberasteko gai den erakunde bati ematen diona. Honek, ikerketa-ekintza desmartxa batean sartu behar du eta transmisio eta balorizazio kultura norabideak proposatu.

Etnopolo izendapena, Mission Ethnopôles txostenaren arabera, «ikerketa, informazio eta kultura alorretan, aldi berean tokiko eta nazional mailan lan egiten duen erakunde batean oinarritzen da».

Urteko lehen parada urtarrilaren 11an izango da, osteguna, Baionako Euskal Museoan, Xabier Paya ikertzailearen eskutik. 'Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak' izena du jardunaldi honek.

«Literatura idatzia ez bezala, euskal ahozko literatura oparoa eta askotarikoa da. Hori ezbairik gabe baiezta daiteke, beste herriekin konparaziorik egin gabe ». Koldo Mitxelenaren adierazpen horretatik abiatuta, hitzaldiaren asmoa izango da euskal ahozko literaturaren ikuspegi orokorra eskaintzea, definizioa, kronologia, generoak eta adibideak. Mintzaldia euskaraz izango da, eta bat-bateko itzulpena egingo dute frantsesez.

Data gehiago

Jarraian, 'Pastorala, bi munduen artean'-en txanda izango da, otsailaren 8an. Bertan, ahozkotasunaren eta kultura idatziaren artean, proiektu kolektiboaren eta idazketa izenpetuaren artean, gaur egungo hitzaren eta ohidura historikoaren artean, Zuberoko pastoralak paradoxa edo konparaketak bilduko ditu.

Bikoiztasun horretan sakonduko dute, praktika horren inguruko diziplinaarteko proiektu baten harira. Pierre Vilarrek gidatuko du saio hau. Konferentzia irakaslea da Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean, Baionako Diziplina anitzeko Fakultatean. Mintzaldia frantsesez iozango da, bat-bateko euskarazko itzulpenarekin.

Gainontzeko hitzaldiak, martxotik ekainera bitartean egingo direnak, hurrengoak dira: Aitzpea Leizaola EHUko Antropologia irakaslearen, 'Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidez', Ixabel Etxeberria ikertzailearen 'Euskaraz bizitzeko' eta Xarles Bidegain Unibertsitateko irakaslearen 'Ahozkotasunaz bi gogoeta' izango dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos