Abiatu da Bilbon 'Kresala' eleberriaren irakurketa jarraitua

Kirmen Uribek irakurri ditu Txomin Agirreren eleberriaren aurreneko lerroak./
Kirmen Uribek irakurri ditu Txomin Agirreren eleberriaren aurreneko lerroak.

Hamabi orduz, 400 bat pertsona joango dira txandaka irakurtzen Txomin Agirreren itsas giroko liburu klasikoa

08:00etan puntu-puntuan, abiatu da Arriaga Antzokian Klasikoen Irakurketa Jarraituaren XI. edizioa. Kirmen Uribe idazleak egin dio Txomin Agirreren 'Kresala' eleberriaren lehenengo lerroak irakurtzeari. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntzako Politikarako Sailburuak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak hartu dituzte ondorengo txandak.

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, hamabi ordu jarraian irakurtzen ari da, bizkaieraz, XX. mendeko hasierako eleberri hori. Horretarako, giartearen arlo guztietako 400 bat pertsonak irakurriko dituzte, txandaka, liburuaren pasarteak. Ekimena 20:00etan amaituko da, dantzaldi batekin.

Aurreko urteetan, Axularren 'Gero', Mogelen 'Peru Abarca', Jon Miranderen 'Haur besoetakoa', Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso', Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox', Bernardo Atxagaren 'Obabakoak', Gabriel Arestiren 'Harri eta herri', Sarrionandiaren 'Narrazio Guztiak', Franz Kafkaren 'Metamorfosia' eta iaz Itxaro Bordaren '%100 Basque' irakurri izan dira Arriagan. Aurten 'Kresala' aukeratu dute «klasikoa delako, bizkaieraz dagoelako, eleberri kostunbristaren ezaugarriak dituelako, erlijiotasun transzendente bat garatzen duelako, naturaz gaindiko indarren apologia egiten duelako eta irakurtzeko irrika sortzen duelako».

Bertatik bertara ez ezik, EITB-ren webgunean zein Arriaga Antzokiak kanpoaldean eta Azkuna Zentroak Kulturen Atarian jarriko dituzten pantailetan jarraitu ahal izango da maratoia.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos