Diario Vasco

Ez dira moroak behelaino artean

'Hirak' mugimenduaren manifestazioa, joan den igandean, Imourzen hirian.
'Hirak' mugimenduaren manifestazioa, joan den igandean, Imourzen hirian. / FADEL SENNA/AFP
  • Ez, ez dira moroak, berbereak baizik, amazigak. Arrife mendialdeko jendea. Abd el-Krim gerlariaren ondorengoak. Borrokarako prest. Zutik. Zer erreklamatuz, exijituz? Lanpostuak, unibersitate bat eta ospitaleak

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Bere 'Moroak gara behelaino artean' lan erraldoiaren 75. orrialdean, Joseba Sarronandiak honela islatzen du Marokoko sortaldean, Aljeriako mugaraino bizi den jende menderaezin hori: «Beltzarana eta iharra (…) Ile beltz eta begi gaztainkarakoa (…). Artilezko txilaba janzten zuten, marroia usuenik, turban zuri kotoizkoa, artilezko alkandora eta galtza bonbatxoak. Eta oinetarako, babutxak edo espartuzko sandaliak (…) Emakumeek ez zuten aurpegia estaltzen. Kokotsean edo bekokian tatuaia erritualak ermaten zituzten, edergarritzat (…) Arrif aldean ez zegoen hiririk, jendea etxe sakabanatuetan bizi zen geografía torturatu hartan. (…) Janaria ez zen ugaria izango: fruitu lehorrak, garagarra, egoskariak, esnea, eztia, esne gatzatua. Ahuntzak eta ardiak izaten zituzten baina ez zuten haragi askorik jango, hori aberatsentzako gauza zen eta. Jan-edan urriko pertsonak ziren, sukarria baino gogorragoak, harrapariak, herratsuak (…). Arrifen ez zegoen dendarik baina feriak bai, azokak, eta inportanteak ziren (…). Zaharrak sano errespetatzen ziren, bizi esperientzia eta jakintza bilduagatik (..) Neskatoek ez zuten eskolarik (…) Emakumeak , familian ohituren eta hizkuntzaren gordailu izateaz gainera, botere ezkutuak zituela pentsatzen zen (…) Kanpotarrekiko mesfidantza zaharra eta gordina zuten (…) Arrifiak ez ziren sekulan isolaturik bizi izan(…) XIX mendearen amaiera aldera, 20.000tik gora abiatzen ziren urtero Aljeria aldera, kolono frantsesen landeetxeetan sasoilari.(…) Bestalde, arrifiak Marokoko hirietan ez ezik aise ibiltzen ziren sal erosketan Zeutan edo Melillan. Oranen eta Aljeren, Malagan edo Gibraltarren ere (…) Arrifien historia besteek idatzi izan dute beti».

Mundu, unibertso hartan sartu zen XIX. mendearen bukaeran Pedro H. Sarrionandia, bertakoen mintzaira ikasi eta ikertu nahian. Urteak eman zituen han. Solaskide, te beroa zurrupakada edanez, hitzak zirriborratuz. Emaitza? 2009 urtean berriro argitaratua izan zen 'Gramática de la lengua rifeña' lan fina, ospe handikoa

Pedro hara joan baino askoz lehenago, 1859an, honela kantatzen zuten Afrikako Gerrara abiatzen ziren euskaldunek: «Ai ai, ai mutillac, biba bizcaitarrac! Ai, ai, ai mutillac, muera marrucuac!».

Muhammad Ibn 'Abd el-Karim El-Khattabi, hori zuen izen osoa, 1924ko argazkian.

Muhammad Ibn 'Abd el-Karim El-Khattabi, hori zuen izen osoa, 1924ko argazkian. / ABC

Arrife hartan, garai haietan (1882an) jaio zen 1925eko abuztuaren 15eko 'Time' aldizkariko azalean agertuko zen Abd el-Krim gerlaria, geroxeago Che Guevararantzat, Ho Chi Mingentzat edo Mao Zedongentzat inspirazioa izango zena. Egun, borrorako prest, iraultza bidean den Arrifeko jendearen etxeetan bere portreta ikusten da, izarra eta ilargia dituen bandera gorriaren ondoan.

Espainia osoak kantatzen zuen koplatan Melillan 1909an gertatutako gerra tragikoa. Bada arras ezaguna den abestia, 'En el Barranco del Lobo'. Bertan honela egiten du berba kontalariak: ‘Melilla ez da Melilla. Melilla hiltegia da. Hara doaz soldaduak, arkumeak bailiren hiltzera’. Hiltegi hartara bultzatu zituzten betidanik harroak, gogorrak eta balentria izugarriak burutzeko dohaitsuak izan diren Arrifeko gerrillariek.

Giro horretan jaio zen XX. mendeko bigarren hamarkadan Espainiako eta Frantziako Armaden etsai nagusia izango zen hura. Gaur, Arrifen egiten diren manifestazio, kontzentrazio eta protesta guztietan bere izena oihukatzen dute, exijitzen duten libertatearen ikurtzat.

Espainiak arma kimikoak erabili izan zituen 1925ean Alhucemasen, iperita gasa, hain zuzen ere. Arrifeko Gerlako Biktimen Babeserako Elkarteak behin eta berriro salatu du oraindik ere sentitzen direla bonbardaketa haien ondorioak. Minbizi tasak ikaragarriak dira Rabateko Onkologikoan. Baina elkarte hori debekatuta dago Marokon. Zergatik? Izan ere, egungo erregearen aita printzea baino ez zela, berak ere bonbardeatu zuelako Arrifea, bertakoak, beti bezala, libertatearen alde matxinatu zirelarik. Gaur, protesta bizian dabilen jendeak, gazteentzako etorkizun oparoagoaz gain, ezinbestekotzat jotzen duten unibersitate berriaz aparte, ospitaleak eskatzen ditu. Onkologikoak, preseski.

Borrokan dihardute, borroka bizian behelaino artean moroak ez diren Arrife aldeko amazigek, 'Hirak' mugimenduan bilduak. Errebolta piztu zuen gertaera arrain-saltzaile pobre baten heriotza izan zen. Atxilotu berri dute maxinoen buruzagia den Nasser Zefzafi, baina beldurrik ez duen emakume batek hartu du lekukoa eta ez du amore emateko asmorik. Nawal Benaisa du izena. Etxekoandrea da. Lau seme-alaben ama, taxilari baten emaztea. Ez Arrifen ez Marokon ez beste leku askotan ohikoa ez dena gertatzen da berean: negoziaketan edo protestan dagoenean, senarrak hartzen du familiaren ardura.

'Jakin ezazue, ezingo duzue Arrifeko herria umiliatu!' oihukatzen dute Alhucemasen. Edo 'Ez, ez gara beldur'. Konfidantza dute Marokoko erregearengan, diote. Ez ordea politikoengan, poliziarengan, militarrengan. Iragan torturatua oso presente dutelarik, Oraina ederragoaren eta Etorkizun oparoagoaren bila, eske, exijentziaz atera dira kaleetara, jaitsi dira menditik plazara.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate