Secciones
Servicios
Destacamos
El Diario Vasco
Sábado, 17 de junio 2017, 09:35
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Azpeitiko Sanagustin kulturgunea kudeatzen duen Kulturaz kooperatibak 'Arkupehotsak. Soinu berrien plaza' ekimena jarri du abian. Helburua da jotzeko aukera ematea musika-talde berriei edota garapen bidean daudenei, eta atzo bertan zabaldu zen deialdia, taldeek izena eman dezaten. Urtean bi deialdi egingo dira hurrengoa azaro-abendu aldera eta bakoitzean hamar-hamabi talde aukeratuko dira eta beroriekin osatuko sei hilabetean Azpeitiko San Agustin ondoko Arkupea' oholtzan izango diren kontzertuen programazioa.
Guztira urtean hamar-hamabi kontzertu egingo dira, gutxi gorabehera hilabeteko maiztasunaz. Kontzertu bakoitzean bi taldek joko dute, beraz, guztira 20-24 talderi emango zaio aukera urte osoan zehar. Lehenbizikoa, okerrik ez dela, irailaren 16an izango da.
Kulturaz kooperatibak, Badok.eus eta Musikazuzenan.com-eko lagunekin batera antoltu du ekimena. Aukeratuak izango diren taldeei kontzertua emateko abagunea, ekipamendu osoa, afaria eta promozioa eskainiko zaizkie. Gainera, talde bati disko bat grabatu eta 500 kopia argitaratuko zaizkio. Aukeratutako taldeek gehienez 5 taldek eszenatoki handian talde ezagun baten aurretik jotzeko aukera izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.