Diario Vasco

«Konturatu naiz hizkuntzak oso antzekoak direla»

Koro Navarro, aste honetan lantoki ondoko taberna batean.
Koro Navarro, aste honetan lantoki ondoko taberna batean. / USOZ
  • Norman Manearen liburu bat euskaratu du Koro Navarro itzultzaileak Literatura Unibertsala bildumarako, eta Dolores Rendondoren azken eleberria ere bai

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Koro Navarro Etxeberria (Donostia, 1955) Rosetta Testu Zerbitzuak enpresan ari da itzultzaile. Orain dela aste batzuk Norman Manea errumaniarraren 'Huliganaren itzulera' liburu mardularen itzulpena plazaratu du -gaztelania eta frantsesa zubi-hizkun-tza moduan erabilita- eta bukatua du Dolores Redondoren azken liburuaren -'Todo esto te daré'- euskal itzulpena ere: 'Hori guztia emango dizut'. Kaleratu berria da Redondoren liburu orobat mardula.

-Orain literatur itzulpenaz hitz egingo dugu, baina zuk era askotako itzulpenak egiten dituzu, noski.

-Bai, literatur itzulpena, niretzat, estra bat da. Zergatik? Ez dagoelako horretatik bizitzerik, ez hemen eta ez munduan. Adibidez, testu-liburu dexente itzultzen dugu Rosettan.

-Inoiz irakurri dut zuk asko gozatu zenuela Nikolas Txikiren abenturak euskaratzen.

-Bai, hala da. Erraza zelako, besteak beste. Baina testu ona, polita da; psikologia fina du, eta abenturak. Josu Zabaletak eta biok egin genuen, erdi-bana. Dena dela, azken urteotan ere oso liburu ederrak itzultzeko suertea izan dut. Asun Garikanoren 'Noticias de California' bat, oso lan originala neretzat. Alde batetik, alderantzizko itzulpena, euskaratik gaztelaniara; bestetik, egiazko historioak, euskaldunak -donostiarrak, hernaniarrak, altzatarrak, gasteiztarrak...- apatxeekin-eta borrokan, eta irabazten! Edo indioi laguntzen (batzuetan). Neure buruarekin harritzen nintzen, konturatzean harrotu egiten nintzela istorio horiekin. Eta Dolores Redondoren 'Hori guztia emango dizut' itzultzeko, oso luzea baita, beste gauza guztiak utzi eta liburuan erabat murgildu behar izan nuen. Thriller bat da, eta saiatzen nintzen gaiztoa zein zen asmatzen. Ez nuen asmatu. Nik ez baititut ezagutzen ez ditudan itzulgaiak aldez aurretik irakurtzen, horrela askoz hobeto pasatzen da eta irudipena dut itzulpena ere hobeto ateratzen zaidala. Freskoagoa bai behintzat.

-Duela gutxi Norman Manea errumaniarraren 'Huliganaren itzulera' euskaratu duzu, obra benetan luzea, Literatura Unibetsala bildumarako. Errumaniarekin ba al zenuen lehendik interesik?

-Bai, mania (barreak). Aspalditik interesatzen zait Europako Erdialde eta Ekialdea. Hantxe zegoen, baina elkarren berririk ez genuen, Burdinazko Hesia zela eta. Maila guztietan zen hesia. Lehengo batean, mendiko orkidei buruzko gauza bat irakurtzen ari nintzela, jakin nuen Ekialdeko Orkideen Elkartea zegoela -eta Mendebaldeko Orkideena!-, eta han elkartzen ziren Ekialdeko orkideazaleak. Denak zeuden desiratzen alde honetara etortzeko, baina ez zieten uzten. Badakit errumaniar baten kasua. Eskatu eta eskatu, eta ez zioten sinesten, espioia izan zitekeelakoan-edo. Alde honetakoek harantz, ez dut uste joan nahiko zutenik. Oso historia bitxia izan dute hango herri askok.

-Nolako liburua da 'Huliganaren itzulera'?

-Egiaz da interesgarria: nobela da, kronika, historia, saiakera, dena bat... XX. mendearen bigarren erdiaren lurralde haietako historia da. Eta Manearen, eta kontalariaren historia, lazgarria batzuetan, barregarria besteetan. Oso liburu oparoa da.

-Hemen gutxietsi egiten dugu Errumania.

-Ustea dugu oso herrialde pobre eta miserable dela. Eta hori baino uste okerragoak ere bai: lapurrak direla, mafiak daudela... Horiek ez dira gezur erabatekoak, baina beste gauza asko ere badaude. Oso herrialde ederra -paisaia 'zaharra' ikusten duzula dirudi- eta oso interesgarria da.

-Inoiz esan duzu itzulpena borroka izaten dela.

-Euskal itzultzaileon kasuan, borroka nagusia euskarekin da, nik uste. Eta izaten da borroka beste hizkuntzekin ere, jakina. Lan konplexu xamarra izaten da askotan. Hor daude garbizalekeria edo garbizaletasuna, erderismoak, arauak... mila gauza eduki behar dira kontuan.

-Oso zorrotza zara hizkuntza kontuetan? Beharbada, urteen poderioz malgutzen joan zara.

-Seguru asko bizitzaren arlo guztietan malgutzen zara. Normala izaten da gazteak estuagoak izatea eta zaharrek -zaharrok- gauzak hobeto ulertzea. Nik behintzat gero eta argiago ikusten dut erderismo askoren beharra. 'Zeinismoa' esate baterako, nahitaezkoa da zenbait genero eta erregistrotan. Dena dela, testu osoari begira, gero eta zorrotzagoa naiz. Orain asko kostatzen zait liburu bat bukatutzat ematea.

-Adibidez, itzuli zenuenean Mari Sol Bastidaren testua sarri erabili zenuen 'zein' partikula.

-Izan ere, Mari Solek oso parrafo luzeak erabiltzen ditu, askotan ia-ia esaldi bakarrekoak eta erlatibo esplikatiboz beteak. Ezin nuen Mari Solen jarduna goitik behera aldatu, ezin nintzen 'que' edo 'quien' guztietan puntu eta koma ipintzen hasi.

-Beraz, bat zatoz Xabier Amurizarekin: hiztegian ez datozen hitz asko erabili behar dira.

-Bai, ez dago beste biderik: maileguak hartu behar dira. Kepa Altonagak ere adibide asko ematen ditu bere 'Back to Leizarraga'-n. Ondo erakusten du nola lausotu daitekeen, mailegurik ez hartzeagatik, testu baten esanahia. Hiztegiak, normalean, nik Zehazki eta Elhuyar erabiltzen ditut. Inoiz, begiratzen dut bata, begiratzen dut bestea eta esaten dut: hauek jarri behar lukete «ez dago». Batzuetan, ez batak eta ez besteak ematen dute baliokide egokirik. Zorionez, esaldia itzuli behar duzu, eta azken batean parrafoa. Itzulgai nagusia parrafoa da. Orduan, hitz batean galtzen duzuna irabaz dezakezu aldameneko hitzarekin, edo egiturarekin.

-Inoiz topatu al duzu itzuli ezinezko hitzik edo esaldirik? Bat esan izan duzu: «Antes muerta que sencilla».

-Bai, badira horrelakoak, eta horretarako daude orrialde barreneko 'itzultzailearen oharrak'. Dena dela, orain iruditzen zait hizkuntzak nahiko gertukoak direla, antzekoak direla neurri batean. Esamolde asko berdinak dira. Pare bat adibide esango dizut. Batetik, «to close an operation». 'Close' hitza darabilte (edo 'itxi', edo 'cerrar') 'amaitu' esateko; negozioari 'operazio' deitzea ere oso zabaldua dago. Eta beste bat: «El traductor es camaleónico por definición»; esaldi hori horrelaxe errepikatzen da hizkuntza askotan, bai kameleoiaren konparazioa baliatuz, bai 'por definición' esapide hori erabiliz. Horrelakoak asko ikusi ditut Manearen liburua itzultzean: gauza bera errumanieraz, ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz.

-Zuek sekulako lana hartzen duzue Literatura Unibertsaleko bildumarako itzultzen, baina gero liburu horiek ez dakit asko irakurtzen diren.

-Oso gutxi. Badakit literatura gutxi saltzen dela -salbuespenak salbuespen-, hizkuntza guztietan halaxe gertatzen da. Hori hala bada ere, zer gertatzen da hemen itzulpenekin? Jende askok ez dituela aintzat hartzen. Niri argitaletxeetako jendeak kontatu dit irakasle batzuei eskaini dietela liburu itzuli bat, eta ezetz, nahiago dutela 'hemengo' liburu bat. Batek esaten zuen, brometan bezala, euskaraz genero bat gehiago dugula: lirika, epika, antzerkia eta itzulpena. Administrazioak euskararen aldeko apustua egin behar du -egiten ari da-, baina literaturari laguntza gehiago eman behar zaio. Funtsezkoa da klasiko garrantzitsuenak euskaraz ondo itzuliak edukitzea, eta hori argitaletxeek ezin dute pagatu. Egunotan Argian atera den elkarrizketa batean, horrexetaz mintzatzen da Frantxi Lopez Landatxe, Koldo Mitxelena Kultur Guneko zuzendari ohia, literaturaz oro har, eta oso ondo azaltzen du arazoa. Eta kulturak apaingarri hutsa izateko duen arriskuaz ere mintzatzen da, eta arrazoi osoz.

-Beraz, Atxagak esan zuena: itzulpena kontu estrategikoa dela.

-Bai, eta berrikusi behar dela itzulpen-politika. Gu gutxi gara, gutxi produzitzen dugu eta kanpotik etor-tzen zaigu ia dena; beraz, itzulpena funtsezkoa da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate