Diario Vasco

'Euskal erupzioa' Sismograf jaialdian

Olatz de Andrés koreografo donostiarra.
Olatz de Andrés koreografo donostiarra. / USOZ
  • Atal berezia izango du euskal dantzagintzak Europa osoko programatzaileak erakartzen dituen Kataluniako jaialdian

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Sismògraf dantza jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko da Gironako Olot hirian, Katalunian, ostegunetik igandera, apirilaren 20tik 23ra, eta Euskal Herrian eta bertako dantzan arreta jarriko duen Erupció Basca (Euskal Erupzioa) saila izango du aurten, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

L'Erupció Sismògraf jaialdiaren proposamen berria da, eta arreta dantzagintzaren alderdi zehatz batean jartzean datza: ideia bat, mugimendu bat, koreografo bat, dantzari bat, konpainia bat edo lurralde bat eta testuinguru zehatz bat. 2017ko ediziorako Euskal Erupzioa sortzea erabaki dute, euskal dantzagintzatik datozen elementuei garrantzia emanda eta euskal lurraldeari eskainitako zikloa programatuta.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, ADDE (Euskal Heerriko Dantza Profesionalen Elkartea) bertan izango da euskal dantzagintza ordezkatzen eta euskal lurraldeko dantza ekosistema aurkezten: sorkuntza guneak, euskal dantza profesionalen katalogoa, Euskal Herrian dauden dantza jaialdiak. Etxepare Institutuko kultur zuzendari Irene Larraza ere izango da euskal ordezkaritzarekin batera.

Hiru euskal talderen lanak ikusi ahal izango dira jaialdian: "The Endgame' (Olatz de Andrés), 'Barbecho' (Natxo Montero Danza) eta 'Lur Away' (Compañía Sra. Polaroiska). Sismògraf jaialdiak eta Leioako Umore Azokak batera ekoitzitako Brodas Bros eta Kukai Dantza Taldearen 'Topa' ikuskizuna ere egongo da ikusgai. Ikuskizunez gain, Sala Torín gunea ere euskal egoitza bilakatuko dute, eta 'euskal erupzioarekin' zerikusia duten ekintzak antolatu dituzte.

Duela zortzi urte jaiotako Sismògraf jaialdia Kataluniako arte eszenikoen azoka estrategikoetako bat da, El Trapezi de Reus, Fira Tàrrega edota La Mostra d'Igualada bezalakoen mailan. Sortzaile eta programatzaileen arteko topaleku da, eta iaz 15.000 parte hartzaile bildu zituen.

Oloteko jaialdiak «Kataluniako dantzaren epizentro» izan nahi du: hirien kultur programazioetan dantzari zabalkundea emateko asmoa du, eta, era berean, formatu eta estilo guztietako dantza ikuskizunak eskaintzen ditu.

200 programatzailetik gora izango dira aurten bertan, Kataluniakoak zein nazioartekoak, esaterako, Herbehereetatik, Belgikatik, Alemaniatik, Frantziatik, Ingalaterratik, Kanadatik edota Koreatik helduak. Bestalde, 40 konpainiatik gora izango dira 50 ikuskizun baino gehiago eskainiko dituen jaialdian, horietariko zazpi estreinaldiak eta beste ekitaldi artistikoekin batera ekoitzitakoak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate