Diario Vasco

'Itzal zaunka' liburu-diskoa ikuskizun bihurtu da

Ezkerretik eskuinera, Harkaitz Cano, Jexuxmai Lopetegi, Antton Olariaga eta Iban del Campo.
Ezkerretik eskuinera, Harkaitz Cano, Jexuxmai Lopetegi, Antton Olariaga eta Iban del Campo. / SARA SANTOS
  • Hilaren 28an eskainiko den «kontzertu irudikatuak» bi osagai izango ditu: Jexuxmai Lopetegiren kantuak eta Iban del Camporen bideoak

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

'Itzal zaunka' iburu-diskoa ikuskizun bihurtu da orain. «Kontzertu irudikatua» eskainiko dute hil honen 28an, Donostiako Antzoki Zaharrean, bi osagairekin: kantuak eta bideoak.

Oholtza gainean Jexuxmai Lopetegi ariko da kantuan, bere Noizbehinka Bandaren laguntzarekin. Zarauzko musikari eta kantari hau da liburu-diskoan zetozen abestien egilea, eta atzoko aurkezpenean honela mintzatu zen: «Mitxel Murua dugu managerra eta oraingoz hiru emanaldi lortu dizkigu. Entsegu orokorra ostiral honetan egingo dugu, Zarauzko Modelo aretoan, gero Donostiako saioa egingo dugu, eta Usurbilen ere ariko gara. Kantuak ez ditugu egingo diskoan bezala, han bukaera difuminatu xamarra zeukaten, zuzenekoan itxita utziko ditugu».

Lopetegiz gain bi abeslari ariko dira: Petti eta Lidia Insausti. «Gainera, sorpresatxoren bat ere izango da», gaineratu zuen kantariak. Sei lagun ariko dira oholtza gainean.

Publikoari begira jardungo dira abeslari eta musikariok, eta bitartean bideo batzuk proiektatuko, Iban del Campok prestatutakoak, hain zuzen ere. «Bideotan presentzia berezia du Antton Olariagaren marrazkigintzak –adierazi zuen del Campok atzo–. Denbora errealean egin dugu bideoen grabaketa: batetik Olariaga lanean, bestetik kantua. Esperientzia ederra izan da Anttonekin lan egitea». Hala ere, collageak-eta egiten dituen Lorena Martinez marrazkigilearen irudi batzuk ere agertuko dira, «Anttoni lan gehiegi ez emateko». Beraz, esan liteke bideook ez dutela ohiko bideoklip-itxura handirik.

Olariagak berak hau esan zuen: «Hiru hitz klabe daude hemen: batetik, desafioa; bestetik, joko-zelaia; eta 'segi arrastoari'. Diziplinarteko lana izan da hau, eta nik zera esan diet beste lagunei , bakoitzak dakiena egiteko, eta disfrutatzeko. Ikusi dugu arrastoa gero eta urrunago zihoala, joko-zelaia zabalduz zihoala. Ni, oraindik ere, prest nago aurrerago egiteko».

Kontzertuan ez da narratzailerik egongo, «ez naiz ni agertuko», zehaztu zuen Harkaitz Canok, liburuko testuak egin zituenak.

Zakur baten hausnarketak dira 'Itzal zaunka' liburu-diskoaren funtsa. Zakur gogoetatsu eta existentzialista da, ilun xamarra eta asko irakurritakoa gainera. Beronen ikuspegitik dago eraikia produktu osoa, bai marrazkiak, bai testua, bai kantak. Hauxe da hasierako orrialdean irakurtzen dena: «Zauri batzuk nekeak ixten omen ditu. Baina nekeari itxoiteaz ere nekatzen zara. Ni bai, behintzat». Eta lehenengo marrazkian zakur baten itzala ageri da, porlanezko zutabe handi batzuen gainean eraikitako errepide zati batetik gertu, begien aurrean eremu zikin bat duela, tartean-tartean belar ziztrin batzuk.

Liburu-diskoa iazko urrian plazaratu zuen Elkar etxeak, editore- eta koordinatzaile-lanetan Mitxel Muruak jardun zuelarik.

Hasierako pausoa Antton Olariagak eman zuen. Istorio bat marraztu zuen eta Harkaitz Canori deitu zion, honek hitzezko narrazio bat eraiki zezan irudi haien gainean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate