Borrar
Lehenengo saria jaso zuen Patziku Perurenaren ikerlanak aurten ikusiko du argia
Manuel Larramendi  ikerketa sarira lanak aurkezteko epea zabalik

Manuel Larramendi ikerketa sarira lanak aurkezteko epea zabalik

Ikerlana osatu eta aurkezteko epea 2018ko ekainaren 30ean amaituko da

El Diario Vasco

Martes, 21 de marzo 2017, 12:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Manuel Larramendi ikerketa sarira lanak aurkezteko deialdia egin du Kultur Bazkunak. Maiatzaren 15era bitartean aurkez litezke egitasmoak ikerketa sarian parte hartzeko. Aurkeztutakoen artean bat hautatuko du epaimahaiak eta hari esleituko zaio 6.000 euroko diru-kopurua bere ikerlana aurrera eraman dezan. Epaimahaiak onetsi egin beharko du ikerlanaren emaitza saria guztiz eskuratu ahal izateko. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak (MLKB) emango du argitara.

Orain sei urte egin zuten lehendabizikoz ikerketa sariaren deialdia, eta orduan saria Patziku Perurena idazle nafarrari eman zion, Leitzalarreko abelzaintza eta unaiei buruzko ikerketa egin ahal izateko. Ondoren, krisialdiak gogor jo zuen MLKB-aren ekimenetan eta urte batzuetan saria deitu ezinik ibili da. 2017an, azkenik, bigarren deialdia egitea erabaki dute, eta oinarriak orain egun gutxi eman dituzte argitara.

Sariaren helburua historia, hizkuntzalaritza, filologia, etnografia, zuzenbidea, zientzia politikoak eta gisako beste jakintza gaietan ikerketa egin eta ikerlan horiek euskaraz argitaratzeko diru-laguntza ematea da. Ikerketa euskaraz egin eta zabalkundea behar bezala egiteko gaitasunik duen ikerlari ororentzat egindako saria da.

Ikertuko diren gaien aukera bi ataletan banatzen da:

1) Norberak hauta eta epaimahaiari aurkez diezaion ikerkizuna, betiere Manuel Larramendik berak landuriko jakintza-adarren bati dagokiona, edo edukiz bateragarriei, eta zabalkunde eta irakurzaletasun irizpideei erantzungo diena.

2) Deialdian zerrendatzen diren gai jakinetako bati buruzko egitasmoa.

Egitasmoak unibertsitateko irakasleek eta Larramendi Bazkuneko kultura adituek osaturiko epaimahaiak aztertuko ditu eta ekainaren 15erako ebatziko du nork irabazi duen II. deialdiko saria. Sarituak urtebeteko epea izango du ikerlana osatu eta aurkezteko, hots, 2018ko ekainaren 30erako.

Aurten, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna sortu zeneko 25. urteurrena ospatuko baita, bertako arduradunek ikerketa saria finkatu nahi izan dute etorkizuneko bere ekimenen artean. Oinarriak oso-osorik ezagutzeko honako helbidera jo daiteke.

Lehenengo saria jaso zuen Patziku Perurenaren ikerlanak ere aurten ikusiko du argia, Larramendi Bazkunaren Saiakera izeneko bilduman.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios