Diario Vasco

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak: magia eta superstizioaren kontra

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak: magia eta superstizioaren kontra
  • Olatz Etxeberria historirialariak emakumeen praktika terapeutiko magikoen inguruko hausnarketa egingo du

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Fray Martín de Castañega teologoak, Logroñon Inkisizioko predikatzailea zela idatzi zuen 'Tratado de las supersticiones y hechicerías' delakoa. Calahorrako gotzainak eskatu zion magia eta superstizioaren kontrako tratatu bat idatz zezan, diozesian azken hamarkadetan jarrera hauek izandako bilakaerak kezkatuta. Hurrengo irakur daiteke bertan, besteak beste: "Las mujeres simples no se entremetan en curar enfermedades de niños o de otras personas".

Gai horren inguruan ariko da Olatz Etxeberria bihar, hilak 21, Donostiako Koldo Mitxelenan. Historia kulturalaren alorrean koka daiteke bere ikerketa lana, antropologia historikoa deritzon adarrean. Bere lan ildo nagusia Elizak nahiz medikuntza akademikoak Erdi Aroaren amaieran praktika magiko terapeutikoen aurrean zuten jarrera ikertzea da. Historian lizentziatua, doktore tesia egiten dihardu Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia departamentuan, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu dute hizketaldia, 'Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak' zikoloaren baitan. Etxeberriak emakumeen praktika terapeutiko magikoen inguruko hausnarketa egingo du.

Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izeneko zikloaren hirugarren hitzaldia izango da biharkoa. Bederatzi hitzaldi izango dira guztira, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak izenburupean jasokotakoak. Urtero bezala hilean behin, astearte batean ospatuko dira, urtarriletik azarora, uztailean eta abuztuan izan ezik.

Imanol Vitores Casado: Apirilak 25, 19:30 (gaztelaniaz). Gipuzkoako portuen proiekzioa eta defentsa: boterea, zerga-sistema eta jarduera ekonomikoa Erdi Aroaren amaieran

Gipuzkoako kostaldean kokatutako herriguneek, sorreratik bertatik, portuetako jarduera ekonomikoa arautzeko zenbait mekanismo jarri zituzten martxan. Gipuzkoak eta bertako biztanleek paper garrantzitsua izan zuten mugako lehen lerro eta defentsa gisa; izan ere, lurraldearen aberastasuna indartzeko neurri multzo oso bat artikulatu zuten portuak babestuz eta sustatuz. Azken finean, komunitatearen lanak eta konpromisoak baldintzatu zuten agintariek bultzatu zituzten onura fiskal, obra publiko edo legedi protekzionisten eta gisako neurrien garrantzia. Ikusiko dugunez, komunitate hori ez zen beti ados egon edo ez zuen bat egin ordezkarien agindu eta interesekin.

David Martin Sanchez: Maiatzak 23, 19:30 (gaztelaniaz). Ijito herria Gipuzkoan, Aro Modernoan

Ijito herria XV. mendetik bizi da Gipuzkoan, behin eta berriro debekatu izan bazaie ere lurralde horretan kokatzea. Ez Odol Garbiketaren Estatutuek, ez tokiko justiziaren errepresioak ez zuten ekidin ijitoak lurraldean errotzea. Nafarroa iparraldeko eta Lapurdiko beste familia batzuekin ahaidetutako zenbait familia kokatu ziren Gipuzkoan eta bertako gizartearen parte bihurtu ziren, beren berezitasun kulturalei eutsiz baina, aldi berean, pixkanaka haien herriko beste latitude geografiko batzuetako kideengandik bereiziz. Inguruko tradizioa – hizkuntza, musika edo bizimodua– beretzeak ijito herriaren azpitalde etniko bat sortu zuen: ijito herri euskalduna eta, horren baitan, gipuzkoarra.

Juan Madariaga Orbea: Ekainak 6, 19:30 (euskaraz). 1600 eta 1840 Gipuzkoa-ren egoera linguistikoa

Lehen Gerra Karlista bukatu arte gutxienez, Gipuzkoa izan da lurralde bakarra, non, ia populazio guztiak euskaraz hitz egiten zuen eta gehiengoak gainera beste hizkuntzarik ez zekien. Helburua izango da baserri-populazioen eta hiribilduen arteko elebitasun maila eta izan duen bilakaeraren desberdintasunak, Aro Modernoan zehar zehaztea.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate