Borrar
Miren Gorrotxategiren '33 ezkil', besteak beste, finalista izan da lehenengo bueltan
Kirmen Uribe eta Pello Lizarralde, finalistak 111 Akademiaren Sarietan

Kirmen Uribe eta Pello Lizarralde, finalistak 111 Akademiaren Sarietan

Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 17ra bitartean

El Diario Vasco

Sábado, 18 de marzo 2017, 11:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Akademiakideek 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eta 'Elur bustia' eleberrien artean hautatu behar dute sariduna 2016. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko. Amaitu berri dute bigarren bozketa txanda, otsailaren 16an martxan jarri eta martxoaren 16ra arte zabalik eduki duena.

Miren Gorrotxategiren '33 ezkil', Xabier Mendigurenen 'Alsina', Jose Inazio Basterretxearen 'Begoñaren itzalpean', Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua', Pello Lizarralderen 'Elur bustia' eta Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok' izan dira lehian bigarren txanda horretan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten sei obrak, alegia.

Bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40a lortuduen lanik ez da izan, eta beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' eta Pello Lizarralderen 'Elur bustia'. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 17ra bitartean.

Akademiak, apirilaren amaieran emango du ezagutzera Akademiaren Saria, eta sari banaketa maiatzaren hasieran egitea aurreikusten du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios