Diario Vasco

«Ilusio handiarekin nago eta nik uste transmitituko dudala»

Kantaria, aste honetan Oiartzunen
Kantaria, aste honetan Oiartzunen
  • Alaitz Telletxearekin trikiti bikotea osatu zuen, ‘Alaitz eta Maider’ izenekoa. Hamarkada bat musikaren mundutik kanpo egon eta gero, ‘Zuei’ izeneko diskoa plazaratu berri du Maider Zabalegik

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Maider Zabalegi Galardi konposatzaile eta kantariak Oiartzungo udaletxeko areto nagusian egingo du musikara itzulera, 180 lagunen gozagarri. 14 urte zituela Alaitz Telletxearekin trikiti bikotea osatu zuen, ‘Alaitz eta Maider’ izenekoa, eta 1990 hamarkadaren bukaeran arrakasta itzela lortu zuten. Hiru disko kaleratu zituzten, 2004an eskenatokiei agur esan zioten arte. Hamarkada bat pasa ondoren ekin dio proiektu berri honi, bakarrean, eta hil honetan lehenengo diskoa kaleratu du, ‘Zuei’ izenekoa. Hona iristeko egin duen bidea hobeto ezagutzeko bildu gara Maiderrekin eta hauxe da harilkatu dugun elkarrizketa.

- Bakarkako lehen lana aurkeztuko duzu gaur Oiartzunen. Nola zaude?

- Urduri, egia esan. Azken finean, urte pila bat dira musikaren mundutik urrunduta egon naizela eta entseguetan ikusi badut ere oso ongi sentitzen naizela, segurtasun handiarekin, ezberdina da jende aurrean taularatzea. Baina beno, ilusio eta gogo handiekin nago, pox handiarekin barrutik eta nik uste dut hori dena transmitituko dudala.

- Hamalau urtez plazaz plaza ibili zinen Alaitzekin batera. Duela dozena bat urte amaiera eman zenioten bide horri. Orain berriz zatoz, bakarka. Nola erabaki duzu urrats hori ematea?

- Egia da urrats hau eman dudala, baina duela hiru bat urte esan balidate orain nagoen lekuan egongo nintzela, ez zitzaidan burutik pasa ere egingo. Dolu prozesu batzuk bizi ditut, batez ere aitonarena. Gitarra hartu nuen bera hiltzear zegoela eta kantu hori jotzeko gai izan nintzen hura hil ondoren. Eta hortik aurrera oso prozesu jarraia izan da. Goizeko hiruretan esnatzen hasi nin-tzen, konposatzen. Hirugarren umetxoa eduki banu bezala, baina musikarekin. Eta disko bat egiteko beharra sentitu nuen, kantu horiei guztiei forma eman eta diskoa plazaratzekoa. Pentsatu eta egin, horixe egin dut.

- ‘Zuei’ du izena. Zer topatuko dugu bertan? Noren letrak dira? Eta musika?

- ‘Zuei’ izena eskerrak pentsatzen hasi nintzenean etorri zen. Bati eta besteari eskertu, konturatu nintzen orriak eta orriak beharko nituela bizitza honetan hainbeste jenderi eskerrak emateko. Izan ere, pertsona eta gauza askori eskerrak ematen dizkiet egunero, ohera sartzen naizeneko maindire goxoei edota zuhaitz horrek ematen didan usain horri. ‘Zuei’ jartzea erabaki nuen eta horrela denak sartzen zarete bertan. Hamar kantuz osatutako disko bat da. Letra gehienak nireak dira, baina Jon Belokik ere laguntza handia eman dit: letrak moldatzen eta zuzentzen, adibidez. Letretako bat harena da. Musika Dani Venegasena da bi kantutan, beste bat erdibana egin dugu eta gainontzekoak nireak dira. Dani Venegasek lan izugarria egin du diskoan. Nik kantuak pasa-tzen nizkion eta hark moldaketa guztiak egiten zituen. Nik faltan nuen puska beregan aurkitu banu bezala izan da. Biak bat egin bagenu bezala. Emaitzarekin poz-pozik geratu naiz. Elkarlan polita izan da.

- Lan horren lehen abestia, ‘Hitz debekatuak’ aurreratu duzu.

- Bai, kantu hori gustatzen zitzaigun eta irratietan jartzeko bat aukeratu behar izaten denez, hori bereizi genuen. Baina kantu bakoitzean topatzen dut zerbait berezia nik. Izan ere, aitonaren heriotzarekin lehertu egin nintzen eta hor joan dira ateratzen kantu guztiak.

- Abestiaren bideoklipa Zumaian grabatu duzue. Kokaleku berezia.

- Leku zoragarria da. Grabatzen hasi aurretik pentsatuta neukan Zumaia toki berezia izango litzatekeela. Eta errealizadoreak esan zidanean eszena batzuk han grabatuko genituela, kuriosoa iruditu zitzaidan. Momentu polita izan zen.

- Zein da diskoan topatuko dugun zure abestirik kuttunena?

- ‘Segundo batean’ kantuak asko esaten dit. Segundo batean dena aldatu daitekela konturatzen naizelako. Segundo batean bizi berri bat sortzen da, segundo batean bizitza bat bukatzen da. Eta aitonari egin nion kantua, noski. Konposatu nuen lehendabiziko kantua izan zen, oso momentu indartsuan sortu nuena.

- Alaitz Telletxeak ere parte hartu du.

- Hasieratik ikusi nuen oso garbi berak ere parte hartzea nahi nuela. Bi kantutan trikitia sartu du eta koru batzuk ere egin ditu.

- Azken hamar urte hauetan zertan aritu zara?

- Musikatik eta bizitza guzti honetatik aldentzeko beharra sentitu nuen. Alaitz eta biok oso gazterik hasi ginen lanean. Urte hauetan uko egin diet gauza publikoei eta kantatzeari. Ama ere izan nintzen. Amatasun burbuila horretan murgildu nintzen erabat, eta horretaz gozatzen aritu naiz, nire buruaz ikasten eta familian gozatzen.

- Gaurko kontzertuko sarrera guztiak agortuta daude. Kanpoan gelditu direnei zer esango zenieke?

- Poz handia sentitu dut, nire zalantzak nituen eta. Kanpoan geratu direnek izango dute aukera gehiago, orain batera eta bestera hortxe ibiliko naiz eta.

- Non dituzu hurrengo saioak?

- Maiatzaren 7an Azpeitiko San Agustin kultur gunean joko dugu arratsaldeko 19:00etan, maiatzaren 19an Durangoko Plateruenean eta martxoaren 24an, Bilboko Elkar dendan. Horiek ditugu oraingoz hitzartuta, baina ari dira gehiago atera-tzen eta… a tope ibiliko gara.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate