Diario Vasco

Garbiñe Iztueta, Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendari berria

  • Bere lana atzerriko unibertsitateetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketa sustatzea izango da, besteak beste

Etxepare Euskal Institutuak Garbiñe Iztueta izendatu du Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaritzaren arduradun. Iztuetak, 2016. urteko azaroan postua utzi zuen Mari Jose Olaziregi ordezkatuko du. Bere funtzioak euskararen nazioarteko presentzia bultzatzea, atzerriko unibertsitateetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketa sustatzea, eta euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasleen prestakuntza bultzatzea izango dira, besteak beste.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Garbiñe Iztueta (Tolosa, 1972) Ingeles eta Aleman Filologian lizentziatua da eta Filologia Modernoan doktorea Salamancako Unibertsitatean.

1998tik Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza sailean irakasle da, lehenik ingelesezko arloan eta 2000tik aleman arloan. 2007tik 2011ra Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde izan zen.

Ikerketaren alorrean, literatura alemanaren eta Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasunaren inguruko gaiak izan ditu aztergai. Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana menderatzen ditu.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate