Diario Vasco

'Kai, txakur bidaiaria' gailu elektronikoetan

Liburuaren aurkezpenean
Liburuaren aurkezpenean
  • Norberaren eta gizarteak ezarritako presioen arteko aldea du ardatz Fernando Morilloren ipuinak

Gaumin Argitaletxeak Kai txakur bidaiariaren bertsio digitala aurkeztu du, aplikazio moduan. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz gauzatu den app-a Google Play-en dago eskuragarri 1,19 euroan

Irungo Elatzeta ikastetxea aurkeztu zuten aplikazioa Fernando Morillok eta Mikel Mendibilek, idazle eta editorea, eta ilustratzaile eta aplikazioaren garatzailea, hurrenez hurren. Liburua 2015eko udazkenean argitaratu zen, eta orain gailu elektronikoetan irakur dezakete orain Kai txakur bidaiariaren abentura.

'Kai, txakur bidaiaria' liburua sortzeko ideia bere txakurrarekin hizketan ari zela etorri omen zitzaion Fernando Morillori. Txakurrak zioenez, haurrak txakurrak bezain nahasirik egoten dira helduen mundu zentzugabea ulertu nahian. Hala, Kai protagonistaren bidez, pista batzuk emango zaizkio bospasei urteko haurrari, mundu xelebre hori hobeto ulertzen laguntzeko.

Abenturan murgiltzean, Kai-ren aurkezpena egiten da. Txakurtokieta herria agertzen da, eta Kairen lagunak. Ardatz garbia du istorioak: norberaren eta gizarteak ezarritako presioen arteko aldea. Kai mestizoa da. Batzuek artzain-txakurra izan behar duela adieraziko diote, ama hala zuelako, eta beste batzuek, berriz, ehiza-txakurra izan behar duela, aita ehiztaria zuelako. Baina Kaik ez du garbi berak zer nahi duen. Hortik sortzen da bere zalantza eta istorioaren haria. Zer eskatzen diote besteek? Zer izan nahi du berak? Nola entzun norberari?

Baliabide teknologikoak gehitu zaizkio orain, liburuan QR-n bitartez, bideoak eta jokoak eskainiko baitira, irakurle gazteek liburuarekin hartu-eman osoagoa izan dezaten.

Ilustrazioak

Mikel Mendibilek egin zituen ilustrazioak eta aplikazioa ere berak garatu du. Haur baten moduan jolasteko parada eskeini omen dio app-ak ilustratzaileari. Txakurren jolasen arteko argazki saio batekin hasi zen lana. Argazki horien abiapuntuarekin, 'collage' margotua izan da funtsean irudiak egiteko modua. Alde batetik, hezurtxo batzuk irudikatu ditu margo potoloaz ohol baten gainean. Erliebe horretan irudi bakoitzean behar zuen fondo arina papera erliebe horren gainean paratu eta margo lehor batekin, beheko textura azalduz sotu du. Beste alde batetik, liburuan QR kodeak agertu behar zirenez, irudiei ikutu berritzaileago bat gaineratu die ilustartzaileak: "irudien zati batzuk pixelatu egin ditut, ondoren zenbait pixel lekuz mugituz eta okertuz". Teknika guztien baturak irudietan jolasaren freskura jasotzea izan omen du xede.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate