Diario Vasco

Mr. Señora eta karaoke bat

Mr. Señora eta karaoke bat
  • Teatro-errezitaldia da, Metrokoadrokako kolektibokideek Mr. Señora izeneko liburuko bi antzezlanetik sortutakoa

"Udaberria gerturatzen hasi da, gorputzean karaoke momentuak sentitzeko gogoarekin batera: Kokotxak jatean plazera sentitzea karaoke momentu bat da. Franco Battiatoren sudurra imitatzea karaoke momentu bat da. Galdera ezeroso bat egitea karaoke momentu bat da. Galdera ezerosoz bete zaizkigu, hain zuzen ere, datozen hilabeteetan eskainiko ditugun lan eszenikoak". Horrela deskribatzen dute gaur, martxoak 17, 20:00etan, Ernest Lluch kultur etxean egingo duten ikuskizuna.

Teatro-errezitaldia da, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan, Idoia Beratarbideren laguntzarekin. Metrokoadrokako kolektibokideek Mr. Señora izeneko liburua plazaratu dute Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zazpi antzezlanek osatzen dute liburua, haien artean liburuari titulua ematen diona. Liburuko bi antzezlan hartuta dago sortuta errezitaldia.

'Miss Karaoke' estreinaldirako prest

Urtarriletik Miss Karaoke antzezlan berriaren sorkuntzan jardun dira lanean eta apirilaren 5ean estreinatuko duten antzezlana. Performance eta probokazioetan oinarritua, identitatearen gaia lantzen du Oier Guillanek idatzitako testuak.

Oholtza gainean Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta, Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia. Oholtza kanpoan gabiltza, Metrokoadrokaren aldetik, Idoia Beratarbide, Javier Barandiaran, Joseba Roldan eta Oier Guillan egongo dira.

Antzezlanari buruzko informazio guztia webgunean dute.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate