Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Amaitzear da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea

Larunbatean Iruritan eta igandean Uharten jokatuko diren azken final-laurdenetan argituko da zeintzuk egingo duten hurrengo urratsa

El Diario Vasco

Sábado, 4 de marzo 2017, 11:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Saio bikoitzarekin bukatuko da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasea. Larunbat honetan Iruritan eta igandean, martxoak 5, Uharten jokatuko dira azken bi final-laurdenak, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoetara igaroko diren 18 bertsolarien izenak.

Larunbatean, 17:30ean hasita, Iruritako Gizarte Bilgunean sei bertsolarik hartuko dute parte: Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre. Fernando Anbustegik egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Baztango Udalak lagundu du saioa antolatzen.

Asteburuko bigarren saioa, final-laurdenetan azkena, igandean izanen da, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, 17:30ean. Eneko Fernandez, Ander Fuentes 'Itturri', Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oskar Sanz de Acedo igoko dira oholtzara. Maider Ansa izanen da aurkezle eta gai-jartzailea. Uharteko Udalaren eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren laguntza izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak saioa antolatzeko.

Saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara pasako dira zuzenean. Gainerakoek, lehen fasea bukatu arte itxaron beharko dute, sailkapenaren arabera pasatzen diren edo ez jakiteko. 18 dira finalaurrekoetara sailkatuko diren bertsolariak, 30etik. Momentuz, Julio Sotok, Xabier Terrerosek eta Aimar Karrikak eskuratu dute zuzeneko txartela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios