Borrar
Martxoaren 27an ikusi ahal izango da berriro pieza Victoria Eugenia antzokian.
'Francoren bilobari gutuna'-k irabazi du 17. Donostia Antzerki Saria

'Francoren bilobari gutuna'-k irabazi du 17. Donostia Antzerki Saria

«Talde lana zoragarria da eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsi dute», esan du epaimahaiak Artedrama, Dejabu panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen artean burututako lanaz

El Diario Vasco

Jueves, 2 de marzo 2017, 14:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Francoren bilobari gutuna' antzezlanak irabazi du hamazazpigarren Donostia Antzerki Saria. Artedrama, Dejabu panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek elkarlanean burututako lana martxoaren 27an eskainiko da Victoria Eugenia Antzokian, ohi bezala, antzerkiaren nazioarteko egunean.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko saria da. XVII. Donostia Antzerki Saria. Aurtengo edizioan saria 2.000 eurotan igo da. Beraz, aurtengo irabazleak 12.000 euro eta Iñigo Manterolaren eskultura jasoko ditu. 10.000 orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 ¤ jasotzeko, 2019. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.

Saria, Donostian euskarazko antzezlanen bat eskaini duten konpainia guztiak aintzat hartuta erabakitzen da. 2016an, Donostian helduentzako 18 antzezlan eta 47 emanaldi eskaini dira, eta guztira 10.896 ikusle izan dira emanaldi horietan.

Epaimahaiak adierazi duenez, besteak beste hauek izan dira 'Francoren bilobari gutuna' saritzeko arrazoiak: «Sorkuntza lan bikaina egin da eta nabarmentzekoa da gaiak lantzerakoan aurretik egindako ikerketa lan sakona. Talde lana zoragarria da eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsi dute, bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatuz»; «obran frankismoaren ikuspegi zabal eta anitza erakusten dute gai asko batera landuz. Iraganaren presentzia erabatekoa izan arren, orainean jartzen du arreta eta garatzen da ekintza»; «eszenografiari dagokionean, oso diseinu arina erabili dute eta dauzkaten elementuei esanahi eta erabilera aniztuna eman diote. Dramaturgia aberatsa erabiltzeaz gain, ezin hobeto egokitu dira eszenen arteko aldaketa bizkorrei».

Sariaren aurkezpenera hiru aktore agertu dira: Ander Lipus, Manex Fuchs eta Urko R. Pescador. Udalaren izenean, Miren Azkarate zinegotzia eta Iñaki Salaberria teknikaria mintzatu dira. Azkarate «bereziki pozik» azaldu da «lan honetan Iparraldeko eta Hegoaldeko talde batzuen elkarlana dagoelako».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios