Borrar
Bertsolarien artean eta eta bertso-eskoletan izan du hiztegiak erabilerarik zabalena. Iazko argazkian, Arzallus, Lujanbio eta Egaña.
'Atzekoz aurrera' hiztegia eguneratu du UZEIk

'Atzekoz aurrera' hiztegia eguneratu du UZEIk

Aspaldi honetan agortuta zegoen 1994ko hiztegia, hitzak amaieraren arabera sailkatzen dituena, sarean dago erabilgarri

El Diario Vasco

Martes, 21 de febrero 2017, 17:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

1994 urtean 'Atzekoz aurrera' hiztegia argitaratu zuen UZEIk, euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua. Hiztegi hura ezohiko moduan antolatuta argitaratu zen, hitz-amaieren arabera antolatuta zituela sarrerak. Aspaldian agortuta zegoen hiztegia eta, gainera, asko aldatu da euskara orduz geroztik.

Esate baterako, hiztegia kaleratu eta handik sei urtera atera zuen Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren lehen argitaraldia (2000. urtean). Beste datu adierazgarri bat: gaur arte Euskaltzaindiak 180 arau eman ditu. 1994 arte 24 baino ez zituen eman.

Beraz, erabiltzaileen eskariz, gaurkotu eta osatu egin du UZEIk, eta sarrerak Euskaltzaindiaren azken arauetara eta Terminologia Batzordearen gomendioetara egokitu ditu. Hemen kontsulta daitekeen hiztegiak 53.000 sarreratik gora ditu. Sarrera gehienak lexiko orokorrekoak dira, baina horiekin batera, eguneroko jardunean gehien erabiltzen diren terminoak ere bildu dira.

UZEIk hiztegiaren bertsio eguneratuaren berri emateko zabaldu duen oharrean dioenez, «R.M. Azkuek aurreko mendearen hasieran zioen bezala, errima-hiztegiak hizkuntza hobeto aztertzen lagun dezake. Hizkuntzalariei lagungarri izango zaie, beraz. Halere, orain arte hiztegi honek bertsolarien artean eta bertso-eskoletan izan du, beharbada, erabilerarik zabalena. Atzekoz aurrerako hiztegiekin lan egin behar izaten dute, nolabait, bertsolariek beren buruan. Horretan trebatzen dira etengabe, eta arian-arian osatzen dituzten hiztegi pertsonalen lagungarri izan daitezkeen tresna eta baliabide guztiak ongi etorriak dira. Bertsozale Elkarteak interesgarri ikusten du eguneratu berri den hiztegi hau orain sarean edonoren eskura egotea».

Bertsozale Elkarteak eta UZEIk elkarlanean lanean aritzeko konpromisoa hartua dute, eta konpromiso horri eutsiz, etorkizunean ere bi erakundeon ezagutzan oinarritutako baliabide berriak garatzeko asmoa dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios