Borrar
Zakilixut, Olariagak sortutako pertsonaietako bat.
'Marra eta hitza', Olariaga Komikigunean

'Marra eta hitza', Olariaga Komikigunean

Martxoaren 17ra arte zabalik dagoen erakusketan, bisita gidatua egingo du Antton Olariagak berak asteazken honetan, otsailak 22

El Diario Vasco

Lunes, 20 de febrero 2017, 12:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iragan mendeko 70.eko hamarkadan Valentziako 'Las Provincias' egunkarian lanean hasi zenetik, zenbat marra eta hitz ez ote ditu sortu Antton Olariaga usurbildarrak. Kaleko, Hormasprayko, Mozorrozko, Zakilixut... Hedabideetan bizitza labur edo luzeagoa izan duten pertsonaia ugari sortutakoa ere bada, marrazkilari, ilustratzaile eta sortzaile gisa egindako beste lan batzuk ahaztu gabe. Lanean jarraitzen du Olariagak. Argitaratu berriak dauzka 'Altza porr'u komikian 'Satorne'; 'Xabiroi'-ren azken alean 'Mare Vostrum' eta formatu aldetik oso berritzailea den 'Itzal zaunka', Jexuxmai Lopetegi musikariarekin eta Harkaitz Cano idazlearekin elkarlanean.

Astelehen honetatik, otsailak 20, martxoaren 17ra arte ia 50 urteko ibilbidea islatzen duen 'Marra eta hitza. Antton Olariaga' erakusketa ikus daiteke Donostiako Komikigunean (Errege Katolikoen kalea, 16). Erakusketa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.

Erakusketaren helburua Olariagak komikian egin duen lana azaleratzea da. Bertan ikus daitezke Ipurbeltz, Alukiss, Ehun kilo, Hamaseigarrenean aidanez, Igelio, Zakilixut, Anaitasuna, Altza Porru, Xabiroi, Argia eta abarretan burututako pertsonaiak eta komikiak, tira laburrak zein komiki luzeak.

Alde batetik Parrapean III. Komiki Egunak ekimenerako prestatu ziren panelak daude ikusgai. Olariagaren hautatutako komiki batzuen marrazki eta azalpenekin. Eta bestetik, Olariagaren marrazki originalak ikus daitezke, zirriborroak, tirak, kolore zein txuri-beltzezkoak Eta azkenik eleberrietarako egindako beste hainbat lan, komikiaren hizkera darabiltelako.

Bi hitzordu berezi izan behar dira kontuan. Bata, Antton Olariagak gidatuko duen bisita, otsailaren 22an, asteazkena, 19:00etan egingo dena. Bestea, martxoaren 1ean, 19:00etan, Komikigunean bertan egingo den Antton Olariagaren eta Koldo Izagirreren arteko solasaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios