Diario Vasco

Aurrera darrai Herriartekoak, bederatzi saiorekin

  • Bederatzi herritan jokatuko dira saioak asteburu honetan. Nafarroan, berriz, 43. Bertsolari Txapelketa abiatuko da

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Martxoaren 12an amaituko den lehen fasean murgilduta daude Gipuzkoako Herriartekoa taldekako bertsolari txapelketan izena eman duten 38 taldeak, eta horietako hainbati onena ematea tokatuko zaie asteburu honetan, bederatzi saio jokatuko baitira beste horrenbeste herritan.

Ostiral honetan, otsailak 17, sei saio izango dira Asteasun, Ereñotzun, Añorgan, Orion, Villabonan eta Urretxun. Gaueko saioak izango dira denak. 21:00etan, Karidadeko benta (Asteasu eta Zizurkil) eta Ran rober ran (Zarautz) taldeen bertso afaria izango da Asteasuko Iturri-Ondo tabernan. Añorgako Jolas Etxea Elkartean ere bertso afaria egingo dute ordu berean Añorgako eta Hitza ote hitza? (Zarautz) taldeek. Ostiraleko azken bertso afaria, Orioko Gure Etxea elkartean izango da 21:00etan. Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu (Orio) eta Hernani 1 (Hernani) taldeak ariko dira bertan.

Ereñotzuko Ur-Mia Elkartean, berriz, bertso saioa 22:30ean egingo dute Ereñotzuko taldeak eta Erniarraitz 2k (Azkoitia). Villabonako Gaztetxean ere izango da bertso saioa ostiralean. 22:30ean hasiko da Am… ona! (Amasa-Villabona) eta Arnope (Mutriku,Deba, Mendaro) taldeen arteko saioa. Azkeneko saioan, Si mimimi sol (Urretxu-Zumarraga) eta Lasarte-Oriako taldeak Urretxuko Gaztelekuan ariko dira 23:00etatik aurrera.

Larunbatean, otsailaren 18an, izango dira asteburuko azken hiru saioak Legazpin, Zarautzen eta Irunen. Horietatik bi, bertso afariak dira. Alde batetik Bertso Olariak (Legazpi) eta Erniarraitz 1 (Azpeitia) taldeena izango da. Legazpiko Lekanazpi elkartean 20:00etan hasiko da otordua, bukaeran izango da saioa. Bestetik, Tulipanak (Legazpi) eta Xenpelar (Orereta) ariko dira Zarauzko Gure Kabia elkartean. Afaria 21:00etan hasiko da. Txingudi 2 (Irun) eta Ebie ai do (Beasain, Ordizia, Zaldibia, Legorreta) taldeek Irungo Mendizale Elkartearen Larrepitxi kaleko lokalean egingo dute bertso saioa 19:00etan.

Nafarroako Txapelketa

Nafarroan, berriz, saio bikoitzarekin hasiko da asteburu honetan 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Tafallak hartuko du lehen final-laurdena, larunbatean, eta Auritzek bigarrena, igandean. Apirilaren 8ra arte jokatuko da txapelketa, eta bederatzi saio izanen dira guztira

Larunbatean, 17:30ean hasita, Tafallako Kulturgunean sei bertsolarik hartuko dute parte: Julio Soto, Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Aleman. Alaitz Rekondok egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Tafallako Udalak lagundu du saioa antolatzen.

Asteburuko bigarren final-laurdena igandean izanen da, Auritzeko Kultur Etxean, 17:30ean. Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda igoko dira oholtzara. Iker Mundiñano izanen da aurkezle eta gai-jartzailea. Auritzeko Udalaren eta Erroibarko Bertso Eskolen laguntza izan du Nafarroako Bertsozale Elkarteak saioa antolatzeko.

Saio bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara pasako dira zuzenean. Gainerakoek, lehen fasea bukatu arte itxaron beharko dute, sailkapenaren arabera pasatzen diren edo ez jakiteko. 18 dira finalaurrekoetara sailkatuko diren bertsolariak, 30tik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate