Diario Vasco

Emakumeen hitza nagusi Elkarren udaberriko proposamenetan

Kattalin Minerren nobela datorren astean aurkeztuko da Donostian.
Kattalin Minerren nobela datorren astean aurkeztuko da Donostian. / ELKAR
  • Kattalin Miner, Arantxa Iturbe eta Alaine Agirreren nobelak eta Ana Malagonen ipuin bilduma helduko dira, besteak beste, hurrengo hiletan

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Moda urbana con estilo propio

Las mejores marcas a los mejores precios

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Chaquetas y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas, botines y zapatos de piel para mujer

Hasta 70%

Todas las marcas en relojes para hombre y mujer

Hasta 80%

¡No pierdas la oportunidad!

Las mejores marcas a los mejores precios

Encuentra todo lo que necesitas para vestir tu hogar

Hasta 80%

Literaturaren alorrean, emakumeen ahotsa da nagusi Elkar argitaletxeak udaberrirako prestatu dituen proposamenen artean. Hala, nobela bana ekarriko dute Kattalin Minerrek, Arantxa Iturbek eta Alaine Agirrek, eta ipuin bildumarekin helduko da irakurleengana Ana Malagon. Iparluma sailak ere emakumezko izena du, Maddy Zubeldiak 'Frantziara bizitzera'! plazaratuko baitu martxoan. Beste horrenbeste esan daiteke Tene Mujika sariaren bidez suspertzen ari den kronikaz, hura irabazitako Miren Garateren 'Ekaitzaren zipriztinak' laster iritsiko baita.

Helduei zuzendutako literaturaren arloan bi gizonezkoren lanen berri eman du argitaletxeak, Ateko Banda sailean argitaratuko direnak biak. 'Politika zikina' nobelarekin ohikoa duen nobela beltzetik aldendu da Iñaki Irasizabal, baina PSEko zinegotziak, alderdi barruko ezinikusiak eta horrelakoak biltzen dituen liburuak izango du seguruenik zerbait beltzetik, kolore horretako umorea besterik ez bada ere. Nobela beltzaren atalean sailkatu dute maiatzean argitaratuko den 'Telleria eta gero, zer?', Ernesto Prat Urzainki nafarraren nobela berria. Nafarroan kokatu du istorioa, Baztanen hain zuzen, bertan gauzatu nahi duten plan urbanistiko erraldoi baten bueltan nahasten diren zenbait pertsonaia eta gertakari uztartuz.

Aurrerapenen artean bada nabarmendu behar den beste liburu bat, otsailaren 28an aurkeztuko dena: Joxe Azurmendiren 'Hizkuntza, Nazioa, Estatua'. Saiakera honetan hiru kontzeptu horiei eta haien arteko harremanen inguruko gogoeta egin du Azurmendik, eta galdera potoloa jarri du mahai gainean: «Hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira?».

Igartza eta Joseba Jaka

Eleberrietara itzulita, irakurleengana iristen aurrena Kattalin Minerren'Nola heldu naiz ni honaino' izango da, datorren asterako baitago iragarrita 2015eko Igartza Saria irabazi zuen nobelaren aurkezpena. Hernanin jaiotako kazetari eta aktibista feministak emakume arrakastatsu baten noraeza kontatu du eleberrian. Jezabel du izena protagonistak, eta itxuraz ez zaio ezer falta: lagun ugari dauzka, gora egin du enpresan, eta soldatak ere gora egin du ondorioz, herentzia bat ere jaso du... Une batean, baina, paralizatuta geldituko da, txikikeria baten kontura, erabakiak hartzera ohituta dagoen emakumea.

Beste sari baten eskutik helduko da, apirilean, Alaine Agirreren 'Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama', Joseba Jakaren izena daraman bekaren eskutik hain zuzen. 'Odol mamituak' eta 'X hil da' ariketa zintzo bezain arriskuz betea egindako Agirrek ziklo bat itxi nahi du amarekiko eta familiarekiko harremanak aztertzen dituen lan honekin, argitaletxeak aurreratu duenez.

'Nobela' deitu dute, beste oharrik gabe, Arantxa Iturberen 'Koadernoa zuri'. Idazle eta kazetari tolosarrak gehiago landu ditu orain arte ipuingintza eta generoen arteko eremu pertsonala, baina oraingoan, argitaletxeak dioenez, nobela da martxoaren 9an aurkeztuko den liburua, amaren heriotzak aspaldiko partez elkartzen dituen bi ahizpen arteko harremana dakarrena.

Ana Malagonek, berriz, ipuingintzari heldu dio berriro martxoan aurkeztuko den 'Gelditu zaitezte gurekin' liburuan. Bigarrena du, narrazio motz-motzez osatutako 'Lasai, ez da ezer gertatzen' izan zuela, orain pare bat urte, lehena. Hamalau ipuin bildu ditu oraingoan, aurrekoak baino luzexeagoak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate