Diario Vasco

Euskaraz edo gaztelaniaz, aukeran

Filmeko pertsonaiak Los Angeleseko aurkezpenean..
Filmeko pertsonaiak Los Angeleseko aurkezpenean.. / EFE
  • Asteburuko estreinaldirik indartsuenetako hau euskaraz entzuteko modua dago zortzi aretotan, Donostia, Errenteria eta Usurbilgoetan barne

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programak 'Batman Lego' filma euskaraz eramango du Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zoirtzi zinema aretotara ostiral honetatik aurrera. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hirugarren pelikula izango da, 'ORM Elurretako Erresuman' ('The Snow Queen 2') eta 'Ballerina' pelikulen ondotik.

'Batman Lego', hain zuzen, asteburuko estreinaldi handien artean koka daiteke. Chris McKay da zuzendaria eta jatorrizko bertsioan Ralph Fiennes edo Rosario Dawsonen mailako aktoreek jarri diete ahotsa pertsonaiei. 'Batman Lego' 2014ko 'The Lego Movie'-ren segidatzat har daiteke. Film hark, hain zuzen, 469 milioi dolar bildu zituen mundu osoan. Hura sekulako fenomeno bilakatu zuen «espiritu adeigabe eta jostagarri» berarekin dator oraingo hau, eta jatorrizko istorioan bezala Batmanek Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Gotham hiria.

Zineuskadik jakinarazi duenez, Errenteriako Niessenko, Usurbil Cinesa Urbil eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan estreinatuko da euskaraz filma, Iruñeko Golem La Morea, Bilboko Multis, Getxoko Zinema, Barakaldoko Cinesa Max Ocio, Gasteizko Florida aretoetan ere izango da filma euskaraz entzuteko aukera.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate