Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Unsain, ezkerrean, John Berkhout taldeko bi kiderekin.
Gartxot Unsainek euskaratuko ditu Bob Dylanen 100 abesti

Gartxot Unsainek euskaratuko ditu Bob Dylanen 100 abesti

John Berkhout edota 2 Zaldi moduko taldeetan ibilitako donostiarrak irabazi du AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Zaitegi beka

El Diario Vasco

Jueves, 2 de febrero 2017, 17:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gartxot Unsain Letona donostiarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa, eta, beraz, 2016ko amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Bob Dylan kantagile estatubatuarraren 100 kanta euskaratu beharko ditu.

Halaxe erabaki du Maialen Berasategik, Iñigo Roquek eta Jon Basagurenek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lanen artean. Epaimahaiak bereziki baloratu du, jatorrizkoaren esanahia egoki jasotzeaz gain, musikaltasuna ere oso zainduta dagoela itzulpen sarituan, lehiaketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Modu honetan, Bob Dylan Minnesotako kantagilearen 100 abesti euskaratu beharko ditu itzultzaile donostiarrak. Lana 2017. urtearen amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Gartxot Unsain Letonak (Donostia, 1987) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta hainbat lanetan aritu da, bere pasioa den bidaiazaletasuna asetzeko. Horrez gain, musikari gisa ibili da John Berkhout eta 2 Zaldi moduko taldeetan. Azken talde horretan ekin zion kanta anglosaxoien bertsioak egiteari, euskaraz, eta horrekin lotzen du Dylan euskaratzeko asmoa ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios