Diario Vasco

Liburu digitalek eragin zuten 2015ean euskal liburugintzaren hazkundea

Haurrei zuzendutako liburuak 2015eko Durangoko Azokan.
Haurrei zuzendutako liburuak 2015eko Durangoko Azokan. / MORQUECHO
  • Joan Mari Torrealdaik 50. urtez egin duen azterketak erakutsi du, besteak beste, pisua galtzen jarraitzen dutela literatur liburuek

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Joan Mari Torrealdai soziologo eta kazetaria euskal liburugintzaren kontularia ere bada nolabait 1976 urteaz geroztik, urte hartan hasi baitzen euskal liburugintza aztertzen. 2015ekoa du azkena eta, aurrekoak bezala, eta 'Jakin' azdizkariaren bidez hedatu du txostena; iazko azken zenbakian zehazki, aldizlariaren 127.ean.

2015eko ekoizpenak, Joan Mari Torrealdairen bilketan, 2.353 liburu eman zituen. Horrek esan nahi du 2015ean 2014an baino 189 titulu gehiago argitaratu zirela. Ez dira datu txarrak aurreko urteetakoekin alderatzen badira. 2013an, esaterako, 1.833 argitaratu ziren, eta 2014an, kenketa sinple batek erakusten duen bezala, 2.164.

2015eko uztak ekarri zituen 2.353 liburu horiekin esan liteke krisiaren aurreko urteetako kopuruetara itzultzen ari dela produkzioa. 2005ean, hain zuzen, 2.597 liburu argitaratu ziren, eta harrezkeroztik beheranzko joera izan da nagusi. Bestelakoan, azken urteetan areagotuz joan diren bi joera nabarmendu ditu Joan Mari Torrealdaik: edizio digitalen eta kanpoko argitaletxeen pisu gero eta handiagoa.

%26, digitala

Gauzak ez dira, ordea, kenketak edo batuketak bezain sinpleak, eta aldaketa ez da soilik aritmetikoa. «Hazkunde handiena ez du izan paperezko liburuak, analogikoak, digitalak baizik: digitala 104 titulutan hazi da, eta analogikoa 85tan bakarrik». Aldaketaren munta eta abiaduraz jabetzeko, honatx datu argigarria: 2013an 1.667 liburu analogiko eta 183 digital argitaratu ziren; 2015ean 1.730 analogiko eta 623 digital. Orain bi urte, beraz, produkzioaren laurdena izan zen digitala.

Euskarria edozein dela ere, gora egin dute nobedadeek eta itzulpenek, eta behera berrargitalpenek. Kezkatu egiten du berrargitalpenen moteltzeak Joan Mari Torrealdai, eta 'Jakin'-eko artikuluan zehazten ditu kezka horren arrazoiak.

Gaika, ezinbestean erosi behar den liburu 'praktikoak' jarraitzen du izaten jaun eta jabe, hezkuntzari lotuak, guztizkoaren %42 baitira. Askotan eskolarekin lotuta dauden haur eta gazteentzako liburuak daude bigarren postuan, ia %25arekin. Hamar liburutik ia zazpi, beraz, sektore horrentzat ekoizten dira. Urrun gelditzen dira giza eta gizarte zientziak (%13, 307 titulu) eta helduen literatura (%12, 283 titulu), 2014ko salbuespenarekin urterik urte beheraka doana. Alor horretan, generoka eleberria eta ipuina dira nagusi (%62,2). Aldizkarian argitara emandako artikuluan zehatz-mehatz aztertzen ditu edizioaren arlo denak, eta honako esaten du literatura liburuez: «Literatura liburuak behera egin du; ez da gainbebera; baina bai eroria. Unitate batzuk galdu ditu, orrialdeak ere bai eta bere pisua ere jaitsi da bi puntu».

Beste datu deigarri bat da bertako eta kanpoko ekoizleek produkzioan duten pisu erlatiboa. Batetik, nabarmena da ekoizle handien pisua, produkzioaren %62,9 hamar argitaletxeren arteko kontua baita. «Bada joera bat ezarian-ezarian ezartzen ari dena, eta handitzen. Kanpoko ekoizleen esku hartzeaz ari naiz», idatzi du Torrealdaik. Izan ere, gero eta pisu handiagoa dute kanpoko ekoizleek. 2015an, erdiz erdi zeuden kanpokoak eta bertakoak; 2015ean, berriz, sei ziren kanpokokoak eta lau bertakoak.

'Jakin' aldizkariko artikuluan zehatz-mehatz landu ditu Joan Mari Torrealdaik aipatu gaiak eta beste zenbait. 'Euskal kultura 2016' izenburupean, Garbiñe Ubeda, Ignazio Aiestaran eta beste hainbaten artikuluak bildu dituzte, zuzendariaren hitzekin eta 'Iritsi izana irismenaren izenean zigortzen denean' adierazpenarekin batera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate