Diario Vasco

Aparteko bertso saioa San Sebastian egunaren bueltan

Artxiboko irudian, Beñat Gaztelumendi.
Artxiboko irudian, Beñat Gaztelumendi. / JOSEMARI LÓPEZ
  • Urtarrilaren 22an izango da Antzoki Zaharrean, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Igor Elortza bertsolariekin

Donostiako Udaleko Festak Sailak San Sebastian Egunaren bueltan bertso jaialdia antolatu du. Egun handia ospatu eta bi egunera, urtarrilaren 22an, igandearekin izango da saioa Antz oki Zaharrean.

Arratsaldeko seiretatik aurrera Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Igor Elortza izango dira kantuan.

Gai-jartzaile lanetan Saroi Jauregi arituko da. 12 eurotan eskuratu daitezke sarrerak. Antzoki Zaharrean bertan eta www.donostiakultura.eus atarian. Donostia kulturako bazkideek %10eko deskontua izango dute, Donostia Kulturak antolatzen dituen ekitaldi guztietan bezala.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate