Diario Vasco

'Urrezko giltza', haurrentzako disko-liburua

Ezkerretik eskuinera, Jokin Mitxelena, Patxi Zubizarreta eta Joserra Senperena.
Ezkerretik eskuinera, Jokin Mitxelena, Patxi Zubizarreta eta Joserra Senperena.
  • Jokin Mitxelena ilustratzaileak, Patxi Zubizarreta idazleak eta Joserra Senperena musikariak 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru sortu dituzte

Patxi Zubizarreta idazleak, Jokin Mitxelena ilustratzaileak eta Joserra Senperena musikariak haurrentzako disko-liburua plazaratu dute. Geografia, abenturak, kantu zahar eta berriagoak... istorio atenporalak sortzeraino, tradizioa zuzendu eta berritzeraino.

Patxi Zubizarreta ordiziarra idazlea eta itzultzailea da, literatura arabiarraren zalea: 'Ezti tanta' ipuinean adibidez, eragin du zaletasun honek, eta Siriako egoerara hurbiltzen du irakurlea. Jokin Mitxelenak Bilbon ikasi zituen Arte Ederrak, eta urte batzuk irakaskuntzan eman ondoren hasi zen haurrentzako liburuak ilustratzen. Ehundik gora dira bere marrazkiz hornituriko ipuinak, euskal literaturako egile garrantzitsuenen letrak irudikatu ditu, eta sari garrantzitsuak irabazi. Joserra Senperena, azkenik, 'Kalebegiak', Duncan Dhu, Piratas edo Quique Gonzalezekin erlazionatu daitekeen izena da.

Familia bitxi baten istorioa da 'Urrezko giltza' ipuinekoa. Aitona bakarrik bizi da eta amonak asko bidaiatzen du, adibidez. Adin orotariko pertsonek ulertuko dute: ipuinean bizi dira Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru dira, bi diskotan bilduta.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate