Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lehenengo saria irabazi zuten 'Uda films' taldeko kideak
'Lege zahar' film laburrak irabazi du Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen XII. Rallya

'Lege zahar' film laburrak irabazi du Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen XII. Rallya

Publikoaren saria 'Euskarak 365 egun' piezarentzat izan da

El Diario Vasco

Jueves, 8 de diciembre 2016, 13:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Guztira 18 talde izan dira Euskal Herriko euskarazko film laburren rally honetan azkeneraino heldu direnak: 72 pertsona. 31 gipuzkoar, 30 bizkaitar; 7 Arabar eta bi Nafar.

XII. Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketan izena emandako 23 taldetatik hemezortziren lanak izan ziren ikusgai. 18 lan horiek, epaimahaiak eta publikoak, denak batera, ikusi zituzten film laburak. Irudieneako Kepa Errasti eta Maria Cruickshank epaileek, hamar minutuko tartearen ondoren, lanak baloratu eta irabazleak erabaki zituzten.

'Oihaneko legea' gaiari helduta sortutako lanei bozka eman zieten sari banaketara hurbildu zirenek, publikoaren saria nork eramango zuen erabakitzeko. 'Euskarak 365 egun' izan zen ikusleei gehien gustatu zitzaiena.

Hirugarren saria, berriz, 55 segundoko iraupena duen animazio batek eraman zuen, 'Azken ilaran' taldearen 'Libre' laburrak. Epaimahaiak azpimarratu zuen "beste guztiekin alderatuta, hizkuntza zinematografiko desberdina" erabili zutela eta "mezua laburra baina zuzena" zela. Bigarren saria 'Barneko indarra' lanak irabazi zuen, 'Troppena' taldeak transmititutako "mezu indartsuagatik" eta, batez ere, "barruko piztiaren sinbolismo politagatik".

Lehen saria, azkenik, 'Uda Films'en 'Lege zahar' film laburrari eman zioten, piezaren "irudi zaindua eta lengoaia poetikoa" azpimarratu baitzuten Errastik eta Cruickshank-ek.

XII.Kameratoiko gainerako lanak datozen egunetan egongo dira sarean ikusgai, honako helbidean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios