Borrar

Gaurkoa bai egunik 'potoloena'

PPLL

Domingo, 4 de diciembre 2016, 10:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandea, abenduak 4, egunik potoloenetakoa izatea aurreikusi dute antolatzaileek. Areto Nagusian Gogoetaren Plaza ekimenaren bigarren saioa izango da. 12:30ean 'Istorio bat... nola plazaratu' solasaldia egongo da, Mikel Soto editore eta Irantzu Lekue artista plastikoaren eskutik. Arratsaldean ondarea izango dute mintzagai. 18:30ean Oier Gorosabel (ADES), Gaizka Aranguren (LABRIT), Teresa Lekumberri (Mintzoak) eta Amaia Mujika (Euskal Museoa) arituko dira, Maite Bidartek gidatuta.

Kabi@n ez dira geldituko, hamalau jarduera izango dituztelako goizeko 11:00etatik 18:05ak arte. Besteak beste, Tirabirak transmedia proiektua aurkeztuko dute, Soka app aplikazioa, "Lehen urratsa' webdok-a eta abar.

Saguganbaran denetarik egongo da egun honetan. Goizean 'Korrika Jokoa' aurkeztuko dute, 'Urrezko giltza' ipuin kontaketa egongo da eta 'Jo kako jo!' ikuskizuna. Arratsaldean 'Ilargi arrantza' txotxongilo ikuskizuna eta ipuin kontaketa bi: 'Ispilutxo' eta 'Panpinak Aitorrentzat', 18:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren. Areto txikian ere hainbat tailer egongo dira.

Ahotsenean atseden hartzeko unerik gabe jarraituko dute, 11:00etatik 20:00ak arte. Zuzenekoen karpan Altxatu, Siroka, Begiz Begi, Labrit, Xabaltx, Guda Dantza... Solasaldien kasuan, besteak beste, honakoak: Peru Magdalena, Aitziber Etxeberria, Kirmen Uribe, Jon Arretxe...

Irudienearen kasuan hitzordu garrantzitsu bi izango ditugu. 12:30ean 'Irrintziaren oihartzunak' dokumentalaren estreinaldia egongo da. Bertan egongo dira Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria, Mirentxu Loyartek gidatuta. 19:00etan beste proiektu interesgarri bat aurkeztuko dute, 'Argi' filma. Iratxe Mediavilla zuzendaria eta June Gomez aktorea bertan egongo dira.

Szenatokian ere eskaintza bikaina egongo da bihar, 19:00etan: Xake Produkzioen 'Mami Lebrun' antzezlana. Sarrera zortzi euroan salgai ('Francoren bilobari gutuna' antzezlanaren sarrera ere erosiz gero, 15 euro biak).

Eguna Plateruenan amaituko da, noski. Hesian taldearen '10 urte, 11 gonbidatu' kontzertu bereziarekin, gonbidatu pilo bat tartean direla. Sarrerak salgai zazpi euroan. Hitzordua 22:30ean izango da.

Horrez gain, egun osoan zehar 'Marrazkeraz' Marrazkilari Euskaldunon Topagunea ospatuko da bihar, sketchcrawl filosofia jarraituz. 10:30ean izango da hitzordua Plateruena kanpoaldean, eta marrazteko hainbat puntu interesgarri zehaztuko dituzte. 18:00etan Kabi@n topaketaren amaierako hitzordua egingo dute, marraztutakoa komentatuz eta komunitatea saretuz. Saioa koordinatzen Euskalherria's SketchCrawl-eko Gorka Belasko ariko da.

ARETO NAGUSIA

10:30-11:00: Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak'

11:00-11:30: 'Emakume bertsolariak. Ahanzturatik, diskurtso propiora' ikerketaren aurkezpena

11:30-12:00: 'Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon (1936-1937)'

12:30-13:30: GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nola plazaratu. Solasaldia

14:00-14:30: 'Ez dut gogoratzen'

14:30-15:00: EKIN. Argitalpen eusko argentinarrak

15:00-15:30: Solasaldia, 'Folk euskaldun(berria)ren garaia, euskaldunberrion ahalduntzea musikaren arloan eta hura sortzeko ikuspegi berriak'

15:30-16:00: Musika Bulegoko Urtekariaren aurkezpena

16:00-16:30: 'Agoten in memoriam'

16:30-17:00: 'Euskara irabazteko bidean'

17:00-17:30: 'Etxea'

17:30-18:00: 'Kartzela kalera! Emakumea eta kartzela', jardunaldia

18:30-20:00: GOGOETAREN PLAZA: 'Ondarea, kontu ezezagun hori'

AHOTSENEA zuzenekoak

11:00-11:30: Herri Oihua 'Sustrairik dagoen bitartean'

11:40-12:10: Guda Dantza 'Labarraren ertzean'

12:20-12:50: Iratxe Mugire 'La piel transparente'

13:00-13:30: Xabaltx

13:40-14:10: Beira 'Margotu berria'

14:20-14:50: Oskarbi 'Mendira naiz'

15:00-15:30: Ero 'Garaiz gaude'

15:40-16:10: Labrit 'Zortzi'

16:20-16:50: Begiz Begi 'Hatsa'

17:00-17:30: Bidaia 'HItza'

17:40-18:10: Siroka 'Ura'

18:20-18:50: Hibakusha 'Oihu isilak'

19:00-19:30: Altxatu 'Hegalen indarraz aitzina'

19:40-20:10: Big Boy 'Zapasalto'

IRUDIENEA

11:00-11:06: KIMUAK. Beti bezperako koplak (5'22'')

11:06-11:21: KIMUAK. Gure hormek (15'13'')

11:21-11:45: KIMUAK. Hileta (19'50'')

11:45-12:00: KIMUAK. Ihesa (15'19'')

12:30-14:30: Irrintziaren ohiartzunak (54')

15:00-16:30: Neskatoak (68')

16:00-17:00: Pixkanaka pixkanaka (45')

17:00-17:30: Kaxkagorri (19')

17:30-17:30: Euskal zinemagintzaren errealitatea Iparraldean

18:00-19:00: Dans leur jeunesse il y a du passe (52')

19:00-21:00: Argi (90')

KABI@

11:00-11:20: SORTZAILEAK/KOM. 'Bilketa: euskal funtsen Atari numerikoa'

11:20-11:40: Mintzoak - Iparraldeko ahozko memoriaren ataria

11:40-12:00: Gaindegiaren baliabide digitalak Euskal Herriaren nazio garapenean

12:00-12:20: Armiarma: literaturaren sarean

12:20-12:40: Eitb Nahieran

12:40-13:00: Zinema Uneak - Euskara eta Zinemaren topagunea

13:00-13:20: Ubik, sorkuntza liburutegia

13:20-14:30: Dokumentazio atariak, mahai-ingurua

16:00-16:25: SOKA app - Joko bat IOS eta Androidentzat

16:25-16:50: Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren datuak

16:50-17:15: 'Lehen urratsa' webdok-a

17:15-17:40: 'Tirabirak'

17:40-18:05: 'Talaia'. Ekimen kulturalen zaintza digitala

18:05-19:05: 'Marrazkeraz' Euskal Marrazkilarion Topaketa (amaiera ekitaldia)

PLATERUENA

22:30-01:30: Hesian

SAGUGANBARA

11:00-11:30: 'Liburu baby kluba'

11:00-11:45: 'Korrika jokoa'

12:00-12:45: 'Liburu bat mundu bat'

12:00-12:30: 'Urrezko giltza'

13:00-13:45: 'Jo kako jo!'

15:00-16:00: 'Ilargi arrantza'

16:00-17:00: 'Haur literatura, hizkuntza lantzeko tresna'

17:00-17:45: 'Jolas hezitzaileak'

18:00-18:45: 'Ispilutxo'

19:00-19:45: 'Panpinak Aitorrentzat'

SZENATOKIA

19:00-20:00: 'Mami Lebrun'

AHOTSENEA solasaldiak

11:00-11:30: Peru Magdalena 'Argia'

11:30-12:00: Beñat Krolem, Jone Uria eta Jon Martin: 'Oholtza'

12:00-12:30: Aitziber Etxeberria 'Nomada'

12:30-13:00: Harkaitz Cano eta Lorea Martinez Oronoz 'Zer demontre dago aulkien azpian'

13:00-13:30: Kirmen Uribe 'Elkarrekin esnatzeko ordua'

13:30-14:00: Antton Kazabon eta Jon Zabaleta 'Ilunpetik argira'

16:30-17:00: Jon Eskisabel 'Bide Ertzean: zutaz kantatzeko'

17:00-17:30: Jon Arretxe 'Sator lokatzak'

17:30-18:00: Maite Larburu 'Neighbor-Hau'

18:00-18:30: Joseba Lozano 'Herioren mandataria'

18:30-19:00: Asier Serrano 'Linbotarrak' eta 'Ate osteko itzalak'

19:00-19:30: Unai Ormaetxea 'Bille'

Astelehena, abenduak 5

ARETO NAGUSIA

10:30 11:00: Lea-Artibaiko ipuinak

11:00 11:30: 'No pudimos ser amables. ELA 1976-2006'

11:30 12:00: 'Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa: Gizarte eragileen ahalduntze historikoa'

12:30 13:30: GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nolahaizatu. Solasaldia

14:00 14:30: Euskal Hedabideen Behategia: datozen erronkak

15:00 15:30: Ortzadar saria

16:00 16:30: 'Basker.1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak'

16:30 17:00: 'Euskal Herriko Unibertsitateko itzulpen teknikoak'

17:00 17:30: 'Ilargiaren Egutegia, Bizi Baratzea'

17:30 18:00: 'Zutik ozta-ozta nator'

18:30 20:00: GOGOETAREN PLAZA: 'Andrazkoa Plazan'

AHOTSENEA zuzenekoak

11:00 11:30: Zazkel 'Zazkel'

11:40 12:10: Txilly 'Irteera'

12:20 12:50: Huntza 'Ertzetatik'

13:00 13:30: Magnetico Grupo Robot

13:40 14:10: Xabier Etxaniz eta Itsaso Elizagoien 'Geure kolkotik 2016'

14:20 14:50: Rukula 'Rukula'

15:00 15:30: Estu & Larri 'Ero!'

15:40 16:10: Hilotz 'Giza ankerkeria'

16:20 16:50: BiHozkada 'Bi Hozkada'

17:00 17:30: Liher 'Hauts'

17:40 18:10: Egurra ta kitto 'Gure ordua'

18:20 18:50: Physis versus nomos 'Saudade é fatal 2'

19:00 19:30: Zeinke 'Sormena, kemena'

19:40 20:10: Gorka Suaia eta Kimo Soundz 'Piztu! Mixtape'

IRUDIENEA

11:00 12:00: Mara Mara (41')

12:00 12:45: Errementari (30')

13:00 14:30: Ikuska. Ezina ekinez egina

14:30 15:00: EUSPOT. euskarazko spot lehiaketara aurkeztutako ikus-entzunezko finalistak

15:00 16:30: Marko Makako (80')

16:30 18:00: Euskal balezaleen triskantza (77')

18:00 19:00: Maitia Nun Zira (23')

19:00 21:00: Go!azen (120'). 4. kapituluaren estreinaldia

KABI@

11:00 14:00: Python programazio lengoaiarekin jolasten

16:00 16:20: Heziraul

16:20 16:40: Mintzatu aplikazioa

16:40 17:00: Klikasi plataforma

17:00 17:30: Ahuakemonala, Ondarroako herri hizkera sustatzeko egitasmoa

17:30 18:00: Aurkezpena, 'Baduzu euskal kontsumitzaileen komunitatea'

18:00 18:30: Interprest: interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologiko irekiak

18:30 19:00: WIMy, gadget txiki bat

PLATERUENA

23:00 01:30: Skakeitan

SAGUGANBARA

10:30 11:30: 'Ipuinen irakurketa ozena LH'

11:00 11:30: 'Kontxako ume galduak'

13:00 13:30: 'Zestoako lorua'

15:00 19:00: 'Talentue plazara!'

16:00 19:00: 'Kako-makotan'

SZENATOKIA

12:00 12:15: 'Emoziotegia, emozioen hiztegia'

12:30 12:45: 'Oreka-tu'

13:00 13:15: 'Sexijentziak askatuz'

13:30 13:45: 'Bihotz Salataria'

18:00 18:15: 'Aukerak'

18:30 18:45: 'Hiroshimako zuhaitza'

19:00 19:15: 'Muntu'

19:30 19:45: 'Besaulkiak'

AHOTSENEA solasaldiak

11:00 11:30: Oier Guillan 'Mr Señora'

11:30 12:00: Karlos del Olmo 'Arestiren nazioa, antzerkia' eta Dejabu 'Arrastoak'

12:00 12:30: Nagore Legarreta 'Hysteron'

12:30 13:00: Patxi Larrion 'Feriatzaileak'

13:00 13:30: Alan Griffin 'Halfway to Hell Albokarako 333 doinu'

13:30 14:00: HEGATS Alaine Agirre ediziopean

16:30 17:00: Ataramiñe 'Ataramiñe 2016'

17:00 17:30: Ane Labaka, Malen Amenabar, Nerea Elustondo eta Oihana Bartra 'Testurak'

17:30 18:00: Inoren Ero Ni 'iennei'

18:00 18:30: Xabier Paya eta Joxan Goikoetxea: Xabier Leteren 'Gabon, Txirrita'

18:30 19:00: Mikel Etxaburu 'Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak'

19:00 19:30: Iñaki Martiarena 'Mattin' 'Zarrakamalda'

Asteartea, abenduak 6

ARETO NAGUSIA

10:30 11:00: 'Loraldia 2017'

11:00 11:30: 'Hiztegi Errimatua'

11:30 12:00: Iparraldea baloratu musikak lagun : Hegalaldia egitasmoa

12:30 13:30: GOGOETAREN PLAZA. Istorio bat... nola asmatu. Solasaldia

14:00 14:30: '(Euskal) Literaturaren kontra (eta alde)'

14:30 15:00: HAMEKA karrikako arte eta euskal antzerkiaren Fabrika

15:30 16:00: 'El siglo de Luis Ortiz Afau'

16:00 16:30: 'Desagerpenaren aurrean: euskalduntasun iraultzailea'

16:30 17:00: 'Txillardegiren borroka abertzalea'

17:00 17:30: 'Euskarari gorazarrea'

17:30 18:00: Azterketa marxistarako apunteak

18:30 20:00: GOGOETAREN PLAZA: 'Kultur-edukiontziak nola bete'

AHOTSENEA zuzenekoak

11:00 11:30: Garilak 26 'Adrenalinaren zain'

11:40 12:10: Bolbora 'Munduari bira'

12:20 12:50: Humus 'Adorez'

13:00 13:30: Occhi di Farfalla 'Lerroetatik ihes'

13:40 14:10: Solte 'Ixa'

14:20 14:50: Deiedra 'Ehorzlearen kantuak'

15:00 15:30: Koban

15:40 16:10: Pecozza United 'Eszeptizismoaren poltronak'

16:20 16:50: Lauroba 'IV'

17:00 17:30: Perlak 'Itzaletatik'

17:40 18:10: Izaro 'Om'

18:20 18:50: Errime 'Errime'

19:00 19:30: Passepartout 'Passepartout'

19:40 20:10: Etxe 'Bizi'

IRUDIENEA

11:00 12:00: Mara Mara (41')

12:00 12:45: Errementari (30')

13:00 14:30: Ikuska. Ezina ekinez egina

14:30 15:00: EUSPOT. euskarazko spot lehiaketara aurkeztutako ikus-entzunezko finalistak

15:00 16:30: Marko Makako (80')

16:30 18:00: Euskal balezaleen triskantza (77')

18:00 19:00: Maitia Nun Zira (23')

19:00 21:00: Go!azen (120'). 4. kapituluaren estreinaldia

KABI@

11:00 13:00: KOMUNITATE/JENDARTE EGUNA. Librezaleren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza gunea euskaratzeko maratoia

13:00 13:30: 'Interneten gertatutakoa ez da zelaian geratzen. Sare sozialak jokoz kanpo?'

PLATERUENA

20:00 21:00: 'Bide Ertzean'

SAGUGANBARA

10:30 11:00: 'Banilo'

11:30 12:30: 'Kutxaka'

11:30 12:30: 'Kantu-jolas'

12:00 15:30: 'Zuresku'

13:00 14:00: 'Ene kantak'

13:00 14:00: 'Kantu-jolas'

14:00 14:30: 'Hiru3'

16:00 17:00: 'Arte eta kultur heziketa publiko gazteenzat'

17:00 17:30: 'Tipi- tapa- tipi- ilunabarrean'

18:00 18:30: 'Pareko'

SZENATOKIA

12:30 14:10: 'Francoren bilobari gutuna'

18:00 19:40: 'Francoren bilobari gutuna'

AHOTSENEA solasaldiak

11:00 11:30: Gaizka Sarasola 'Erleak, satorrak, beleak'

11:30 12:00: Mikel Hernandez Abaitua 'Airearen isla'

12:00 12:30: Mariasun Landa 'Azken balada'

12:30 13:00: Saioa Olmo 'Eromekanika'

13:00 13:30: Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta 'Borroka armatua eta kartzelak' + Angela Davis 'Askatasuna, etengabeko borroka bat' (Katakrak)

13:30 14:00: Txuma Murugarren 'Zerbait ari da gertatzen hor'

16:30 17:00: Joxe Austin Arrieta 'Estalien gradora'

17:00 17:30: Pier Paul Berzaitz 'Egunsentiaren kantak'

17:30 18:00: Makulu Ken 'Makulu Ken'

18:00 19:00: EMANALDIA 'Mara Feat. Milay' Mikel Ayllon & Igor Arzuaga

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios