Diario Vasco

Xabi Solanok disko autobiografikoa atera du, hainbat musikarik lagunduta

Xabi Solano, atzo Donostian.
Xabi Solano, atzo Donostian. / MICHELENA
  • Urte askoan izan da trikiti-irakasle eta orain bere bigarren partitura-liburua plazaratu du

Xabi Solano Maizak (Hernani, 1978) modu bikoitzean plazaratu emaitza berria. Batetik, 'Ereñotzu' oso disko autobiografikoa, 14 doinu eta abesti berriz osatua; bestetik, pieza horien denen partiturak -solfeoz nahiz zenbakiz- dakartzan liburua. Bigarren aldia da halako liburu didaktikoa ateratzen duena. «Aurrekoa atera nuenean, esan nuen hiru aterako nituela, eta bat berezia izango zela. Hau da berezi hori», adierazi du.

Aurreko emaitza 5Gora etxeak atera zuen. Oraingoan etxe hori Elkar-ekin batera jardun da.

«Nire sorlekuaren gorazarrea da 'Ereñotzu'», dio Solanok diskoan bertan datorren aurkezpen-testuan. Batik bat, Esne Beltza taldeko sortzaile, musikari eta abeslari moduan ba ezaguna Solano, baina trikiti-ibilbide luzea du baita ere. Etxean arreba Kristinak eta biok ikasi zuten trikitixa jotzen gaztetxotan. «Kristina akordeoia jotzen zuen, baina ni trikitixarekin ikustean, bera ere honetan hasi zen». Diskoan bada haren omenezko abesti bat, instrumentala, non Kristinaren jarduna ere entzun daitekeen.

Autobiografietan ohitura den bezala, hemen ere atzera begiratze bat dago. 'Bidasoaz harago' kantuan, adibidez, azaltzen du nola hamasei urte zituela Urruñara joan zen bizi izatera. Hurrengo kantua, 'Etxe Alai' gurasoei omenaldia da, izen hori baitzeukan Xabiren jaiotetxeak.

Letra gehienak Jon Garmendia 'Txuria'-k idatziak dira, Solanok gaia eta argibideak emanda. Bada kantu bat, hala ere, Solanorena berarena: 'Nere mundu polit txiki hontan'.

Atentzioa ematen zu zenbat lagunen kolaborazioak izan diren abestiotan. Adibidez, David Solerrek pedal-steel delakoa jo du lehenengo piezan, Aitor Zabaletak baxua, Arkaitz Minerrek gitarra akustikoa, Joxan Goikoetxeak akordeoia, Keu Agirretxeak gitarra akustikoa eta Kepa Junkerak perkusioa eta trikitixa.

«Partiturak ateratze hori aspaldiko kontua da -gaineratu du-. Etzakit-en garaian ere egin nuen. 1990ean hasi nintzen ni ikasten, Martin Aginalderekin eta zenbakien sistema erabilita. Solfeoa gero ikasi nuen, Hernaniko Kamiorekin».

EREÑOTZU

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate