Diario Vasco

Gizarte- eta kultura-proiektuak laguntzeko deialdia

  • 2017 urtaeari dagokion deialdia egin du Kutxak, eta dagoeneko zabalik da proposamenak aurkezteko epea

Kutxak aurkeztu berri du laguntzak eskatzeko bigarren deialdi irekia, Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2017an egin nahi dituzten gizarte- eta kultura-proiektuetarako. Lehenengo deialdian, 2016an gauzatzen ari direnentzat egindakoan, laguntzak eskatu zituzten 302 elkartek aurkezturiko proiektuetatik 147 aukeratu ziren.

Ostiralean, azaroaren 25ean, ireki zen eskabideak aurkezteko epea. Horiek Kutxaren egoitza sozialera bidali behar dira (Mikeletegi, 79. 20009 Donostia); epea 2017ko urtarrilaren 13an bukatuko da, 15:00etan. Jasotzen diren proiektuak ebaluatu ondoren, eta horretarako positiboki balioetsiko ditu Fundazioaren Plan Estrategikoa inspiratzen duten printzipioekin bat datozenak, emango dituen laguntzei buruz martxoaren 31 baino lehen erabakia hartzera konprometitzen da Kutxa.

Lehenengo edizioan izan zen bezala, deialdi honen helburua da proiektuak eremu hauetan garatzen eta bultzatzen dituzten erakundeei laguntzea: gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzional eta ezgaitasunaren arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirola eta bere balioak sustatzea, lankidetza, genero-berdintasuna eta kultura edo gizarte arteko bizikidetza bultzatzea, zientzia-ikerketa, berrikuntza eta teknologia-garapena, ingurumena eta iraunkortasuna, gazteei eta gizartetik kanpo geratzeko arriskuan daudenei lan-munduan sartzen laguntzea, etab.

Erakunde eskatzaileek legez eraturik egon behar dute gutxienez urtebete lehenago, eta Gipuzkoan errotuta egon egiaztatzeko moduan. Deialdiaren oinarriak hemen ikus daitezke.

Ohar baten bidez adierazi duenez, 2Kutxak ahalik eta proiekturik gehienentzako laguntzak eman nahi ditu. Orientazio gisa gehienez %25eko laguntzak aurreikusten ditu 50.000 euro baino gehiagoko aurrekontua duten proiektuentzat, eta gehienez %75ekoak 50.000 euro baino gutxiagokoentzat. Laguntzaren %75 ordaintzera konprometitzen da lankidetza-hitzarmena sinatzerakoan eta gainerako %25 azken egikaritza-txostena aurkeztu ondoren».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate