Diario Vasco

Emakume idazleen mundu bat Donostian

Emakume idazleen mundu bat Donostian
/ A DI CROLLANANZA
  • San Telmo museoak hartuko XXIX. Nazioarteko literatura topaketa hartuko du, gonbidatuak Marlen Schachinger eta Delphine Minoui izango direlarik

Emakume Idazleen Mundu bat, XXIX. Nazioarteko Literatura Topaketa egingo da Donostiako San Telmo Museoan aste honetan. Bi ekitaldi izango dira bertan, iluntzeko 19:30ean. Donostia Kulturaren Liburutegi Zerbitzuak, San Telmo Museoak, Foro Cultural de Austriak eta Goethe Institutek antolatutako topaketan Marlen Schachinger austriarra izango da hizkari azaroaren 30ean. Moderatzaile lanetan Frauke Schulz arituko da eta hitzaldia alemanez emango du (itzulpena Abenduaren 1ean, berriz, Minouiren txanda izango da, fransesez, Luisa Etxenikeren moderaziopean. Aldibereko itzulpena egongo da.

Azaroaren 30ean, esan bezala, Marlen Schachinger austriarra izango da saioaren protagonista. 1970ean jaio zen Austriako Braunau am Inn hirian. Idazlea eta literatura-irakaslea da. Literatura Konparatuko ikasketak egin zituen Vienako Unibertsitatean eta, 2012an, doktoretza eskuratu zuen Sari Bereziarekin. Estatuko zein nazioarteko hedabideetan argitaratu du. Hainbat antologia ere kaleratu ditu, adibidez 'Übergrenzen' kontakizun-liburua (Septime, 2015). Sari eta aitortza ugari irabazi ditu, adibidez, egileentzako Vienako beka (2011), Floriana saria (literatura sustatzen duen Austriako saria, 2014) eta Mörderische Schwestern emakumezko idazleentzako beka (2015). Gainera, Narrazio Arteen Institutuaren zuzendaria da (Institut für Narrative Kunst), 2012an Vienan sortua, eta bertan idazkuntza eta literatura-harrerako tailerrak ematen ditu. Halaber, Vienako Unibertsitateko Literatura Konparatuko Saileko kidea da. Duela oso gutxi plazaratu du bere Martiniloben nobela (2016. Septime arg.) eta, bertan, gai nagusiak ihesa eta aterpea bilatzea dira

Abenduaren 1ean ariko den Delphine Minoui (1974), berriz, frantziar-irandar kazetari eta idazlea da, Ekialde Hurbilean espezializatua. 1999tik 2007ra, Frantziako prentsak Iranen izan duen emakumezko berriemaile bakarra izan da. Egun Kairon bizi da eta, bertan, Ekialde Hurbilaren berri ematen jarraitzen du Le Figaro, L'Express, Radio France eta frantsesezko prentsaren beste bitartekoetan. Argitaratutako liburuak honako hauek ditu: Jeunesse d'Iran: Les voix du changement (2001); Les Pintades à Téhéran: chroniques de la vie des iraniennes (2007), Noyud Ali-ren biografia Noyud deitzen naiz, 10 urte ditut eta dibortziatua nago (2009), Tripoliwood (2011) eta Je vous écris de Téhéran (2015). 2006an, Albert Londres Saria eskuratu zuen, Frantziako kazetaritza-sari garrantzitsuena, Iran eta Iraki buruz egindako erreportaje-sorta batengatik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate