Diario Vasco

Piztiarioak

Eddie Redmayne aktorea, J.K. Rowlingek sortutako animalia fantastiko bati begira.
Eddie Redmayne aktorea, J.K. Rowlingek sortutako animalia fantastiko bati begira.
  • Estreinatu berri da J. K. Rowlingek idatziriko 'Animalia fantastikoak: non aurkitu' liburua oinarri duen filma, baina Denbora existitu ere existitzen ez zeneko garaietatik egiten digute oihu eta orro bestiarioetan diren piztiek

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Harry Potteren 7 liburuetako 3.665 orrialdeetan ez ditugu soilik hontz zuri jakintsuak. 8 begi dituen armiarma hiztuna, Acromantulaizenekoa, hor dago, etsenplurako; Louise Bourgeoisek sorturiko horiekin erraz konpara daitekena. Lau metro eta erdi luze dira haren hankak eta pozoina darie bere haginei. Gizakumeekin berba egiten badaki, bai. Gizakumeak jan egiten ditu , bai.

Hor daude, esaterako, Ashwinderrak, berde zurbil koloreko suge meheak. Begigorriak dira eta ordu eskas bat bizi dira. Sua darie eta sua zabaltzen dute nonahi.

Baina J. K. Rowling ez da mugatu piztiario propioa sortzera. Aldiz, planeta osoko mitologietatik ekarri ditu munstroak gure begien aurrera. Aspaldiko Grezia hartako azti batek sortu zuen aro ikunean orain Hogwarts ikastetxea zelatan duen Basilisko izeneko suge handi hori. Nola sortu? Erraz asko: apoak oilo-arrautza berotzen badu, hortik jaioko den izakia basiliskoa izango da. 15 metroko luzera du eta Gorgonarekin gertatzen den legez, bere begi horiak begiratzen badituzu, ez duzu eskapurik.

Zentauroak (erdi gizon erdi zaldi diren gerlari presto eta kupidagabe horiek) Harry Poterren munduan zeruetan bezala aurki ditzakegu. Ospe handikoa izan zen biharkorik izan ez zuen AntzinaroanKironizenekoa. Kronos jainkoaren seme munstroa fina, bizkorra eta argia zen, eta Akilesek, Teseok, Ajaxek eta Herkulesek izan zuten maisu, tutore eta eredu.

Dragoiak? Jakina. Aralarko leizeetan zein Harry Potteren liburuetan. Haietan diote hamar dragoi-arraza direla. Guk dakiguna zera da: Mikel Deunak herensugea garitua zuena 'Nor Jaungoikoa bezala?!' oihukatuz.

Bai, 2001ean idatziriko liburuak zein egun pantailaraturiko filmak animalia fantastikoen aurkibidea izan nahi dute, baina ederki dakigu guk non bilatu gurean. Eta gureak ez diren beste munduetan. Ez al da Basajaun Himalayako Yetiren senidea? Edo Ipar Europako Trollen kidea? Edo Estatu Batuetako BigFooten laguna? Edo Aragoiko Bonjarauren isla? Aspaldi batean ez al genuen ba ikusi Abellanedako Enkarterri Museoan Euskal Bestiarioaren inguruko erakusketa ederra? Bertan, gure eliza eta santutegi askotako arkuazpietan agertzen diren hegazti zein ugaztun edo arrain estrainioak izan ziren ikusgai. Harrizkoak. Erromanikoak. Eguraldiak, Denborak, Gizakiak hondaturik. Baina oraindino, El Boscok pintatu zituenen antzera, harrigarriak, beldurgarriak.

Erdi Aroko Piztiarioak. Gizakiok mundu honetako eta hartako misterioez ezer gutxi genekien baina dena, okerrena, gaiztoena, perilosoena irudikatzen genuen. Leviatan marraztu genuen legez. Krakenekin amets egin genuen bezala Ness Lakuko kreatura sortu genuen era berean. Mundua zen iluna guretzat. Itsasoan barrena zer bizi zen ez genekien baina oro imajinatzen genuen. Akaso existitzen ez zirelako guk asmatu behar izan genituen. Aralarren zein Anboton edo Leyren.

Asmatuko zituen gero, oso gero, Lewis Carrollek Grifo hegalduna eta Sasidordoka Aliziarekin kantutan eta aho-korapilotan jarduteko baina horiek baino lehen egiten zuen hegan Pegasus zaldiak eta sirenek, igeri.

Animalia fantastikoak: non aurkitu. Guggenheimeko atarian. Euskalherriko eliza erromanikoetan. Anboton eta Ondarraitzen. Aralarko kobazuloetan. Erdi Aroko Bestiario ederretan. Komikietan. Aliziaren herrialde miresgarrian. Existitzen ez zirelako guk asmatu behar izan genituen. Edo existitzen zirelako, direlako, marraztu eta mirestu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate