Diario Vasco

Itzulpen Sari Nazionalaren oinarriak aldatzea eskatu du Euskaltzaindiak

Baraiazarra, 'Sautrela' saioan egin zioten elkarrizketan.
Baraiazarra, 'Sautrela' saioan egin zioten elkarrizketan. / ETB
  • «Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari gertatutakoa gogoan», eskaera hori egin dio gutun baten bidez Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Itzulpen Onenaren Sari Nazionalaren oinarri-arauak aztertu eta aldatzea eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari, gutun bidez. Idatzian azpimarratzen da Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari gertatutakoak Akademian «atsekabea» eragin duela eta, orobat, auziaren gakoa oinarri-arauetan datzala.

Etorkizunean horrelakorik gerta ez dadin, Andres Urrutia euskaltzainburuak sariaren arauak aldatzea eskatu dio Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari, gaineratuz aldaketa horiek saria aberastuko luketela. Egungo oinarri-arauek galegoz, katalanez, gaztelaniaz edo euskaraz idatzitako obren itzulpen-lanetan ari diren itzultzaile askoren esfortzua aitortzea eragozten dute», eta, Akademiaren iritziz, onuragarria litzateke oinarri-arauak aztertzea, «espainieratik Estatuko beste hizkuntza ofizialetara, hots, katalanera, galegora edo euskarara eginiko itzulpenak ere saritu daitezen; eta alderantziz, berdin».

Euskaltzaindiak uste du «erabaki honek ez liokeela garrantzirik eta osperik kenduko Sariari», eta, aldiz, «pentsaezinak eta apartak diren lanak deskubritzeko aukera» emango lukeela. «Zaila da azaltzen jatorriz grekoz, latinez, ingelesez edo italieraz idatzitako lanen itzulpenak saritzen direla, eta, era berean, onarpenik gabe geratzen direla, esaterako, galegoz, katalanez edo euskaraz eginiko Octavio Paz, Miguel Unamuno, Carlos Fuentes, Vargas Llosa edo Pablo Nerudaren lanen itzulpenak. Edo aintzat ez hartzea Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe edo Unai Elorriagak euskaraz idatzitako liburuak, aitorpen zabala eta Espainiako Sari Nazionala lortu duten idazleak izanik», adierazi du Akademiak, ministroari bidalitako eskutitzean.

Halaber, Euskaltzaindiak ulertzen du oso garrantzitsua dela Estatu berean dauden «hizkuntzen eta kulturen arteko elkarbizitza eta errespetua praktikatzea«, elkarren arteko ezagutza bultzatzen den bitartean. Azken finean, eta Akademiak gutunean dioen legez, «inork ez du estimatzen ez aitortzen ezagutzen ez duena».

Luis Baraiazarrari gertatua

Gogoratu behar da, azaroaren 3an, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak erabaki zuela Luis Baraiazarrari ematea 2015eko Itzulpen Onenaren saria, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik. Baina goizean baieztatutakoa gauean ezeztatu zioten karmeldarrari. Ministerioak aitortu zuen Baraiazarraren itzulpenak ez zuela betetzen sariketaren baldintzetako bat, hots, «atzerriko hizkuntza» batetik gaztelaniara, katalanera, galizierara edo euskarara itzulitako lanak sartzen direla bakarrik lehiaketan; eta, bistan denez, Santa Teresa Jesusenaren testu originalak gaztelaniaz ziren.

Halaber, Akademiak gogoratu nahi izan dio ministroari Luis Baraiazarrak egindako obrak duen «mamia eta kalitatea», egilearen ahalegin «arduratsu bezain kementsua». Hain zuzen, horregatik proposatu zuen Akademiak Baraiazarraren lana Espainiako Itzulpen Sarirako, eta, saria ezeztatu izan ez baliote, euskarara itzulitako testu batek golardo hori jasoko lukeen lehen aldia izango zatekeen. Jakina denez, itzulpenak Santa Teresaren honako lanok jasotzen ditu: 'Bizitza liburua', 'Perfekzio bidea', 'Barne gaztelua', 'Fundazioak', 'Gutunak' eta 'Arimako kontakizunak'. 1.852 orrialde betetzen dituen bost urteko esfortzu ikaragarria.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate